Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Parapente egiten ari zen arrasatear bat erreskatatu behar izan dute
Ezbeharra Errioxan gertatu zen zapatu arratsaldean, Lezako herrian, hain zuzen. Zauritutako gizonak 49 urte ditu, eta helikopteroz eraman behar izan zuten Logroñoko San Pedro ospitalera.
Isei Barbero / 2012ko apirilak 2, astelehena

 

Arrasatear bat zapatu arratsaldean erreskatatu behar izan zuten Errioxa aldean, parapente egiten ari zela.  Ezbeharra Lezako herrian izan zen, eta berarekin zeuden lagunek koordenadak eman ostean, SOS Errioxako kideek topatu ahal izan zuten.  Une horretan gizonezkoa erreskatatzeko helikoptero baten beharra zegoela ikusi, eta Guardia Zibileko mendi-erreskateetako taldeari eskatu zioten laguntza.

 

Zauritutako gizona, 49 urteko arrasatearra, helikopteroan eraman zuen San Pedroko ospitalera, Logroñora.  Errioxako hedabide batek aditzera eman duenez, bai zauritutako gizona topatzeko zein erreskatea gauzatzeko “ezinbestekoa” izan zen berarekin zihoazen lagunen kolaborazioa.  Erreskatean Errioxako larrialdi zerbitzuek eta Guardia Zibilak parte hartu zuten.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE