Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Manifestazio nazionalera autousak izango dira

Kazeroladak dei egin du "demokraziaren aurkako erasoari" Donostian erantzutera

Testua eta bideoak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 14, astelehena

 

Espainiar Estatuko Auzitegi Gorenaren zigor epaiaren ostean, Arrasaten ere elkarretaratzea egin da, sententzia salatuz.

 

Arrasateko Gure Eskuk deituta, herritar ugarik 'kazerolada' egin dute, "demokraziaren aurkako eraso larria" gaitzezteko.

 

Eraso hau "larrialdi demokratiko batean" kokatu dute, eta gogora ekarri dute "etorkizuna erreferendum bidez erabakitzea eskubide demokratiko bat dela".

 

Berretsi dute bide honetan "ez dugula atzera egingo", eta iragarri dute "erreferendumaren aldeko herri-ekimena lantzen ari garela". "Aurrera beti Kataluniarekin".

 

"Zigor epai honekin, Altsasuko gazteen aurkako sententziarekin, errepresioarekin eta 155. artikulua ezartzearen mehatxuarekin beldurturik nahi gaituzte, etsirik, burujabetza asmoak lortzeko itxaropenik gabe. Baina oker daude".

 

Izan ere, "ez izan zalantzarik, bidea irekiko diogu erabakitzeko eskubideari, gure estatus politikoa libre eta demokratikoki erabakitzeari". 

 

Horretarako, zapatu honetan, urriak 19, manifestazio nazionalera dei egin dute, Donostian egingo dena, hain zuzen, "preso politikoen askatasuna eskatzeko eta gure oinarrizko eskubideen alde". Mobilizazioa arratsaldeko 17:30ean abiatuko da Antiguatik. 

 

Arrasatetik autobusa edo autobusak antolatuko dira, eta tiketak bihar (asteartea) eguerditik aurrera izango dira erosgai Iratin.

 

Gaurko elkarretaratzean Arrasateko EH Bilduko, Sortuko, EAJ-PNVko eta Elkarrekin Arrasateko ordezkari batzuek parte hartu dute. 

 

Altsasuko gazteei eta euren senideei "gure elkartasun guztia helarazten diegu, Altsasukoak ere aske nahi zaituztegu! Nahikoa da!".

 

"Bidegabekeriaren aurrean" hainbat gako aipatu dituzte: "Elkartasuna, irudimena eta ahalegin kolektiboa. Erreferenduma ez da delitua".

 

Albistea osatzen gabiltza 


Galeria de fotos


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE