Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bide honetan, Erain Debagoiena aurkeztu dute

EKAINAREN 12an HERRI-GALDEKETA EGINGO DA ARRASATEN ETA DEBAGOIENAN

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2016ko otsailak 27, zapatua

 

 

Aurkezpen jendetsua egin da eguerdian Kulturaten, bertako erakusketa aretoan, Erain Debagoiena elkarte berria aurkeztuz.

 

Ekitaldian, gainera, ekainaren 12an gauzatzekoa den herri-galdeketaren inguruko xehetasunak eman dira.

 

Kultura, politika, ekonomia, gizartea, kirola eta esparru gehiagotako lagunek atxikitu dira ekimenera, eta hala agertu dute ekintza jendetsuan.

 

Ordezkari horien guztien izenean, Ines Osinaga musikari arrasatearra eta Kepa Errasti aktore aretxabaletarra mintzatu dira.

 

Gogora ekarri dute Gure Esku Dago ekimena 2013an erein zela, eta ordutik, lan handia eginez, "milaka herritarrek dastatu dutela gazta zati bat". Hemendik aurrera 3 fase gauzatzekoak dira:

- Herri-galdeketa posible izateko, eskualdeko 65.000 biztanleen %10a baino gehiagok horren alde sinatu beharko du.

 

- Herri-galdeketaren beraren antolaketa.

 

- Herri-galdeketaren eguna: aurtengo ekainaren 12an izango da.

16 urte edo gehiago dituzten pertsonek aukera izango dute bozka emateko. Zentzu honetan, Erain Debagoienak azpimarratu du "lorpenik handiena, ahalik eta parte-hartzerik handiena lortzea izango dela, ez emaitza".

 

Halaber, iragarri dute ondokoa izango dela erreferendumeko galdera: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?". Erantzun posibleak: "Bai" edo "ez".

 

Ekimen honekin eta Erain Debagoiena elkartearekin bat egin dute arrasatear eta debagoiendar ugarik, besteak beste, ekimenarekin bat egiten dute:

 

  • Rosa Otadui, Jone Usatorre, Leire Etxezarreta, Nerea Ugalde, Ander Perez de Arenaza eta Amaia Agirre herritarrak
  • Juan Ramon Garai (ikerlaria)
  • Edorta Arana (irakasle)
  • Jose Mari Larrañaga (enpresagizona)
  • Juan Carlos Santana (sindikalista ohi)
  • Nekane San Migel (magistratu)
  • Alberto Iñurrategi (mendigoizalea)
  • Iñaki Barrena (txistulari)
  • Idoia Peñakoba (Mondragon Unibertsitatea)
  • Arturo Nogueiras (Erguin)
  • Rosa Díaz (Makatzena)
  • Oliver Hernández (Musakola)
  • Jose Mari Sánchez (San Andres)
  • Horacio Argarate (parrokoa)
  • Verónica (Nikaragua)
  • Mahfoud (Sahara)
  • Andoni Altzelai (SUDC)
  • Manu Lafuente (ONCEko langile)
  • Javier Ruiz de Munain (Harreman)
  • Iker Barandiaran (kazetari)
  • Ainhoa Vitoria (EITB)
  • Marije Isasmendi (Arizmendi Ikastola)
  • Pio Azkarate (Arrasate Herri Eskola)
  • Aitor Zubiaga (Besaideko lehendakaria)
  • Aitor Lopez Rekarte (futbolari ohi)
  • John Andueza (idazle eta zinemagile)
  • Iñigo Arregi (eskultore)
  • Lierni Narbaiza (mediku)
  • Gabino Yarza (Ibai-Arte)
  • Miren Lasagabaster (merkatari)
  • Marta Izagirre (Arrasate Musikal)
  • Antonio Murillo (tabernari)
  • Marisol Torres (tabernari)
  • Ixidor Solupe (EAJ)
  • Igor Uriza (Baleike)
  • Xabier Zubizarreta (alkate ohi)
  • Gemma Zabaleta (politikari ohi)
  • ...

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE