Maitane Muñoz-2016/01/10
Tartean antzerki taldeak eskainita, "Zergatik, Jamil?" antzezlana ikusteko aukera izan da gaur Amaia Antzokian. Publiko ugari gerturatu da Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy aktoreek interpretatutako obra ikustera.
Jamil izeneko gizon marokoarrak memoria galtzen du, ez daki nor den, zein zen, ezer. Dakien gutxia poliziak kontatu diona da. Ohean zegoen elbarritu ahul bat tiroz hil du, maitasun handiz, momentu horretararte zaindu eta babestu duena. Jamilek ez du ezer ulertzen, bera zintzoa eta pertsona ona dela uste du, baina hala ere pertsona bat erail du, zergatik? eta galdera horri erantzuna, gaur Amaiara gerturatu direnek aurkitu dute antzezlanaren bukaeran.