Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udaberrian lanak bukatuta izango dira
Juan Arzamendi Musika Etxeko obrak erritmo onean aurrera egiten ari dira
Atzo bisita gidatua egin zuten udal ordezkariek, LKS Krean enpresako Diego Rodriguez arkitektoak gidaturik. Eraikinaren estruktura bukatuta dago jada, eta une honetan gelen eta aretoen banaketa egiten dabiltza.

 (id: 4751025)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko irailak 25, asteazkena.

 

Erritmo onean aurrera egiten ari dira Juan Arzamendi Musika Etxeko obrak. Atzo arratsaldean Udal ordezkariek bisita egin zuten eraikinera LKS Krean enpresako Diego Rodriguez arkitektoak  gidatuta. Bisitan Goikobaluko, Arrasate Musikaleko eta Arrasate Zientzia Elkarteko ordezkariek ere parte hartu zuten.

 

 (id: 4781228)Eraikinaren estruktura bukatuta dago jada, eta une honetan gelen eta aretoen banaketa egiten ari dira. Lanen %50 bukatuta dago. Eraikinak izango dituen berezitasunen artean garrantzi handia eman diote isolamenduari.

 

 (id: 4794870)Lehenengo solairuan sarrera, areto nagusia 150 eserlekurekin eta ikasgelak izango dira. Bigarrenean entseguak egiteko gelak izango dira nagusi, taldeka nahiz banaka lan egiteko. Hirugarren pisuan bi gela berezi izango dira, bata Goikobalurentzat eta bestea baleteko ikasleentzat. Pisu honetan ere instrumentu berezientzako entsegu gelak egingo dira.

 

 (id: 4811632)Rodriguezek azaldu duenez, "Aprendiceseko eraikina berritzea muga batzuk ezarri dizkigu, baina hala ere, eremutik kanpo dauden guneak aprobetxatu ditugu". Azkenengo pisuan kristalez itxitako terraza bat egingo da. Bertan, administrazioa, fonoteka, artxiboa eta 100 pertsonendako areto bat izango dira. Gainera, errekaren aldean terraza bat egingo dute, eta eraikinaren aurreko enparantza aprobetxatuko da. Eraikina 800 erabiltzaile izango ditu Goikobaluko eta Arrasate Musikako kideen artean.

 (id: 4844240)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE