Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
elkarrizketa
Gabirel Ezkurdia: "Israelek bultzatu duen taldea da Estatu islamiarra"
Gabirel Ezkurdia Arrasaten izan da Siriari buruz hitzegiten. Gatazka konplexu honen jatorria ulertzeko eta nazioarteko aktoreek gatazkan duten papera ezagutzeko asmoarekin, elkarrizketa egin diogu politologo bizkaitarrari.
Testua eta argazkia: Ibai Trebiño / 2016-05-27
 
Siriako gerraren inguruan hitzaldia eman berri du Gabirel Ezkurdia (Bilbo, 1966) politologoak Arrasaten. Orain dela bost urte hasi zen gatazka odoltsu honetan "Israel garailetako bat dela" esan digu bizkaitarrak, izan ere "Israelen existentzia kolokan jartzen duten estatuak desagerraraztea helburu duen plan" bati erantzunez hasi zen Siriako guda bere esanetan. Etorkizunari begira, epe labur-ertainean "konponbide politikorik ez duela ikusten" esan digu eta "Israelen logikei erantzunez, guda luzea izango dela" uste du.
 
Gatazka konplexu honen jatorria ulertzeko eta nazioarteko aktoreek gatazkan daukaten papera ezagutzeko asmoarekin, Gabirel Ezkurdia elkarrizketatu dugu. 
 
 (id: 4774854) 
Era orokor baten, Nondik dator Siriak bizi duen gatazka odoltsu hau?

Egungo gatazka gehienak bezala, Siriako gatazkak aldagai ezberdinak izango lituzke. Adibidez faktore geoestrategikoa ezagunak daude tartean, energiaren ingurukoak. petroleobideen eta gasbideen kontrola bermatzeko borroka esaterako. Militarki ere gune estrategiko inportantea da zonaldea hainbat potentzientzat, eta beste faktore batzuk ere tartean dira, esaterako islamismoaren mitologian Siriak -Ash Sham- duen garrantzia. 

Faktorerik inportanteena beste bat da: entitate sionistak diseinaturiko plan bat alegia, Israelen existentzia kolokan jartzen duten estatuak desagerraraztea duena helburu, eta bidez batez musulmanen arteko etengabeko gerra bat sustatzea bilatzen duena. Honen helburua izango lirateke epe ertain-luzean israeldarren hazkundea bermatzea. 

Esan daiteke Siriako gerraren irabazleetariko bat Israel dela.

Ze lotura du Siriako gatazkak "Udaberri arabiarrarekin"? Nork sustatu ditu mundu arabiarrean izandako aldaketak edo "iraultza" horiek? 

Ezinezkoa da udaberri arabiar guztiak saku berdinean sartzea. Ez da berdina Tunisian edo Egipton eman zen matxinada, edo Sirian, Yemen eta Libian izandako mobilizazioak. Azken hauetan, nahiz eta hasiera baten zilegiak izan zitezkeen mobilizazioak izan, atzerriko potentzien interbentzionismo maila oso handia izan da. Helburua ez da izan Siria edo Irak "demokratizatzea", estatu hauek desagerraraziz Israelen existentzia bermatzea baizik, eta logika hori erantzunez sortu dituzte hainbat "matxinada artifizial".

Wesley Clark, NATOko komandante ohiak CNN katean aitortu zuenaren arabera "EEBBen aliatuek sortu zuten Estatu Islamiarra". Zein da Estatu Islamiarraren jatorria?

Estatu islamiarra artifizialki sortutako egitura militar bat da, Israelek modu garbian bultzatu duen talde bat da. Turkia, Saudi Arabia eta zonaldeko beste "jendarme" batzuen finantziazioa eta babesa eduki du Estatu Islamiarrak gainera eta epe laburrean inboluzio ikaragarria izan du Iraken eta Sirian.

Esanguratsua da Estatu Islamiarraren ekimena musulmanen aurkakoa izatea eta ez Israelen aurkakoa adibidez. Bere papera zein den argi dago: Irango Errepublika islamiarraren aurka egitea, Siriako gobernua garaituz eta Irakeko gobernu xiita kolokan jarriz. Gainera, estatu islamiarraren helburuen artean, zonaldean gauzatu daitezken beste proiketu politikoak ekiditea dago, esaterako kurduar herriaren proiketua. 

Zer aldatu da Sirian Errusiak esku hartu duenetik?

Egoera dexente aldatu da azken hileetan eta Errusiak demostratu du epe laburrean egoera zuzendu daitekela, eta terrorismoaren aurkako borrokan aurrera egitea posiblea dela. Errusia bere interesen defensan heldu zen Siriara, Siriako gobernuak eskaintzen dizkion base militarrak arriskuan daudela ikusi duenean. Errusiaren helburuen artean ere "libanizazio" prozesu bat ekiditea dago. 

Nazioarteko koalizioaren interbentzioak ezer gutxi lortu duela esango zenuke?

Nazioarteko koalizioak ez du eraginkortasunezko planik mahai gainean jarri eta Errusiak hori berbideratzea lortu du. Naziortearteko koalizioak ez du eduki inolako eraginkortasunik bere bonbardaketetan, bai ordea Iraken, non Kurduak armatu ondoren eraginkortasun minimo bat edukitzea lortu dute. Egungo eszenatoki hau asko interesatzen zaie ISIS bultzatu dutenei, Israelen existentzia bermatzen duelako.    

Nola ikusten duzu egungo egoera eta gerraren garapena? Irtenbide politikorik dagoela uste al duzu?

Ez dut irtenbiderik ikusten eta gerra luzea izango dela uste dut. Gatazka konplexua da eta gizartea oso zatituta dago herrialdean. "Diktadura" batean bizi ziren siriarrak benetan galdu dutenaz konturatu dira.   
 
Baas alderdia eta Baxar Al Assad gobernutik kentzeko saiakera gehiago egongo direla uste dut. Militarki ikusi beharko dugu ze parametrotan garatzen den gatazka hau, eta nire ustez, egonaldi batzuk egon daitezken arren, epe luzerako gatazka bat izango da dudarik gabe.
 
Israelek 1982an diseinaturiko "Yinon plana"-k eszenatoki hau aurreikusten zuen, hau da, kurduar, arabiar, sunni eta xiiten arteko etengabeko gerra bat. 

Eta Siriako gerrak nola eragiten dio nazioarteko eszenatoki ekonomiko eta politiko berri honi?

Beldurraren diskurtsoa dela eta, segurtasunaren inguruko neurriak eta eskubide zibilen galera ontzat eman dute askok. Errefuxiatuen krisiak eragindako egon eza bat ere izan dugu Europan eta eskuin muturrak hori baliatu du hainbat estatuetan hazkunde zuzena izateko. Krisi ekonomikoaren inguruko sasi-garapen honetan eskuineratz egiteko joera dagoela ikusi da. 
 
Ekonomikoki, Siriako gerrak aldaketa nabariak eragin ditu nazioarte mailan, eta epe laburrean ikusi beharko dugu nola berbideratzen diren aldagai geoestrategikoak ere. Adituen arabera, badirudi 4 edo 5 urte barru krisi ekonomiko handia izango dela munduan, batez ere Europa eta Mendebaldeko estatuetan. Bestalde, inperialismoaren inboluzioa ikusi beharko dugu, egun Venezuela, Brasilen edo Txinako itsasoan ematen ari diren gatazkekin lotura zuzena duelako Siriako gerrak.       

   

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE