Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Irailaren 13tik 15era arte
Uribarri-Erguingo jaiak ospatuko dira asteburuan
Laugarren urtez, ostiralean 'Zuk ein zuek jan' afaria egingo da Usaetxe plazan, eta igandean jaiei amaiera emateko sardina jana egingo da Erguingo jubilatuen egoitzan.

Testua: Marijo Simon. Argazkiak: MB artxiboa. 2019ko irailak 11, asteazkena.

 

Asteburu honetan Uribarri-Erguingo jaiak ospatuko dira, eta jai batzordeak ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu du. Laugarren urtez, ostiralean 'Zuk ein zuek jan' afaria egingo da. Aurretik haur eta gazteentzako tailerrak izango dira Ludotekaren eta Gazte Txokoaren eskutik. Afariaren ostean, AZ Gaubelak girotuko du gaua.

 

Larunbatean berriz, goizean ghynkana, puzgarrian eta oreka tailerra egingo dira Usaetxe plazan haur eta gazteentzat.  Eguerdian auzotarrak elkartuko dira herri bazkarian. AZ Gaubela taldeak amaiera emango dio egunari berriz ere. Bukatzeko, ohikoa denez, igande eguerdian sardina jana egingo da Erguingo jubilatuen egoitzan.

 

Ondo pasa jaiak!

 

 (id: 4735925)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE