Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Purito'k lidergoa eskuratu du RACE Turismo txapelketako lehen proban
Entrenamenduetan lortutako 'polea' zein lehen mangan eskuratutako garaipena baliatu ditu arrasatearrak RACE Turismos txapelketako lehen proban lidergoa eskuratzeko.
 (id: 4709812)
Ibai Trebiño / 2017-03-20 (argazkia: Xabi Fernandez)
 
RACE Turismos denboraldiari ekin berri dion Xabi Fernandezek, emaitza bikainak lortu ditu asteburuan Jaraman (Madril). Zapatuan burutu zuen arrasatearrak urteko lehen saioa, entrenamenduak alegia, eta bertan denborarik onena lortu zuen 1'46"8 markarekin, iazko denbora segundu batean hobetuz.

Polea lortuta ekin zion lasterketaren lehen saioari 'Purito'-k, eta Alfonso Sangrador gaindituz, garaipena eskuratu zuen manga honetan.   

Bigarrenean ordea, motelago aritu zen gure pilotoa. Polea ezin izan zuen baliatu Puritok eta irteera eskas baten ondorioz, hirugarren postua lortzeko lehian murgildu zuen bere burua. Proba azkarra, lehiakorra, eta bizia izan zen, eta 'Purito'k adore handia erakutsi behar izan zuen behin betiko hirugarren postua eskuratu ahal izateko.

Halere, eta Madrilen lortutako sailkapenen emaitza globalei esker, RACE Turismos txapelketan lider jartzea lortu du Fernandezek.
Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE