Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txatxilipurdik deialdia luzatu du uztaileko udalekuetarako begirale zerrenda osatzeko
Uztaileko Udalekutarako BEGIRALE DEIALDIA TXATXILIPURDITIK

Mondraberri / 2009 martxoak 3, asteartea


txatxili (id: 4924019)

 

Aurtengo udalekuen prestaketekin hasiak dira Txatxilipurdi elkartean, eta begirale zerrenda luze bat egin nahian dabiltza. Urtero egin izan duten bezala aurten ere, haur eta gaztetxoekin lan egiteko gogoa dutenek, hurbildu daitezke izena ematera maiatzaren 8a baino lehen.
    
Udalekuetan begirale gisa aritu ahal izateko, begiraleen formaziorako saio berezi bat antolatu dute eta derrigorrezkoa izango da bertara joatea udalekuetan parte hartzeko. Formazio saioa maiatzaren 23an izango da eta formazio saio honetan parte hartzeagatik, Euskal Herriko Unibertsitateak 2 kreditu eta Mondragon Unibertsitateak 3 emango die ikasleei.

Izena emateko bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

-  18 urte edo gehiago izatea
-  Euskara jakitea
-  Txatxilipurdik antolatzen dituen begirale formazio saioetan parte hartzea.

Aukeraketarako kontuan hartuko diren irizpideak, berriz, hauek izango dira:

-  Begirale titulua izatea.
-  Ikasketak.
-  Esperientzia.
-  Lanerako prestutasuna-
-  Bizilekua

Interesa dutenek hurrengo datuak bete behar dute eta postaz Txatxilipurdira bidali.  Nahi izanez gero datu hauek Txatxilipurdiko egoitzara eraman daitezke, epea bete baino lehen. 

1.    Kurrikulum-a
2.    Argazki bat
3.    N.A.N.aren fotokopia
4.    Begirale edo zuzendari tituluen kopiak
5.    Jarraian dagoen izen emate orria beteta (guztiek)

Posta Helbidea:

 

                  Txatxilipurdi elkartea                   
Pablo Uranga 6, behea
20.500 Arrasate
Gipuzkoa
 
Helbide elektronikoa:  haurrak@txatxilipurdi.com


Zalantzarik izanez gero, deitu Txatxilipurdiko 943 795446  telefonora  eta Maitegatik edo Arantzagatik galdetu.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE