Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Xarma nagusitu da Danbaka lehiaketan
Danbaka lehiaketaren IV. edizioaren finalean Xarma, Desprezio eta Lord Witch taldeak izan ziren. Azken talde honek Debagoieneko talderik onenaren saria jaso zuen.

595.1 (id: 4693456)

 

Testua: Mondraberri/ Irudiak: Danbaka- 2011/01/15

 

Musika jaialdia izan zen atzo Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, Danbaka IV. lehiaketako finalean. Hiru talde izan ziren lehian zuzeneko emanaldian eta azkenean, Xarma taldearen indarrak eta zuzeneko tinkoak jaso zuen epaimahaiaren saria. Modu honetan, ondarrutarrek diskoa grabatuko dute talde irabazlea izateagatik. Bestalde, Desprezio eta Lord Witch taldeek emanaldi aparta eskaini zuten baita ere oholtzaren gainean eta Bergarako metal taldeak, Debagoieneko talderik onenaren saria jaso zuen, bideoklipa grabatzeko aukera izango dutelarik.

595.3 (id: 4710375)

 

Desprezio taldea izan zen atzoko gauean eszenatokira igotzen lehena eta freskotasuna erakutsi zuten musikariek. Aurreko emanaldietan baino gogotsuago ibili ziren eta jendeak disfrutatu egin zuen hauen musikaz. Xarma talde ondarrutarraren txanda izan zen gero. Indartsu eta erritmo biziz ekin zioten kontzertuari, hasieratik guztia ematen, eta entzuleek asko gozatu zuten hauen musikarekin. Jarrera aparta erakutsi zuten musikariek eszenatokiaren gainean eta publikoa guztiz kutsatu zuten beren indarraz.

595.2 (id: 4702418)

Xarma talde ondarrutarra izan da edizio honetako irabazlea.

 

Gaua Lord Witch bergararrek itxi zuten eta aparteko giroa jarri zuten antzokian beren jarraitzaileekin batera. Txalo eta oihuak izan ziren taldeko musikarientzat eta hainbat eta hainbat jarraitzailek gogo onez disfrutatu zuten Lord Witchekoen metal musikarekin. Sekulako indarra erakutsi zuen Bergarako taldeak eta azkenean, Debagoieneko talderik onenaren sariarekin konformatu behar izan zuten.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE