Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

 
[Testua eta argazkiak: AEK]

Munduko hainbat hizkuntza gutxituren 18 ordezkari AEKn

Metodologia eta praktikaren inguruan jardun dute eta klase bat jaso euskaraz.

595.Hizkuntza.Gutxituak16AEK (id: 5782770)


Testua, goiko argazkia eta portadakoa: AEK / 2016ko azaroak 17, osteguna

 

Garabidekin elkarlanean antolatuta eta aurreko urteetan egindakoari jarraipena emanez, Amerika eta Afrikakoko hainbat hizkuntza gutxituren 18 ordezkarik euskarazko klase praktikoa jaso dute Arrasateko AEKn. Astelehenean burutu zuten ekintza, ordubeteko klasea hartu zuten euskaraz, hastapeneko harremanak egin, nork bere burua aurkeztu, nongoa den, zer gustatzen zaion ...   Klase praktiko eta dinamikoen premia bertatik bertara ikusteko baliagarria izatea zen helburua, eta jolasean ere aritu ziren, oso gustura gainera.

Metodologia eta didaktikari begira, klaseetan gustura egotea, ondo pasatzea eta ikasten dena erabilgarria eta komunikazio praktikoari begirakoa izan behar duela azaldu zaie; haiek bere komunitateetan horrelako lanak egiteko helburua daukate eta.  Bestalde, ordezkari bik klase erreal bat ere behatu dute asteon, dinamika eta metodologia bera hobeto ikusteko eta ezagutzeko.  

Aurrera begira, materialaren inguruan ere jarduteko asmoa dute AEKrekin, klaseetan erabiltzen den material didaktikoaren inguruan. Esan dutenez gogoz daude haien hizkuntzen normalizazioa erdiesteko, asko dute ikasteko eta lan horretan laguntza izatea benetan eskertu dute.  

AEKideek ere, haien ilusioa eta gogoa ikusita, indarberrituta atera direla esan digute eta parte hartuko dute hilaren 23an Aretxabaletan Garabidek egingo duen ekitaldian ere.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE