K.C.- 2012/06/26
San Juanak iritsi dira bere amaierara. Haur, gazte eta helduentzat jaia izan da azken egunotan eta gaur, eguraldia lagun izanda, azken jai eguna aprobetxatu dute herritarrek. Herrian musika eta giro ona izan da nagusi egun guztian zehar eta arratsaldean, egitaraua amaitze aldera, soka dantza egin dute herriko dantzariek. Jende ugari bildu da Herriko plazan ikuskizunaz gozatzeko eta herriko musikariek jarri dituzte musika doinuak.
Jarraian, dantzariak ez, eta herritarren txanda izan da. Izan ere, Erdizka lauetan taldearekin batera dantza errazak ikasi eta dantzatzeko saioa izan da. Bertan, txikienetatik hasi eta helduetara arte, guztiak animatu dira gorputzari alaitasun pixka bat ematen.