Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
ABUZTUAK 4-9
300 ekitaldi baino gehiago Gasteizko jaietan
Baionako bestak bukatuta, ate joka datoz Gasteizko jaiak. Zeledonen jaitsierak emango die hasiera abuztuaren 4an, eta hilaren 9ra arte, Arabako hiriburuan giro ezin hobea egongo da etxeko guztientzat; haur, gazte nahiz helduentzat.
250 (id: 4781428)
     
2010/08/02

 

2010eko Andre Mari Zuriaren jaiak abuztuaren 4etik 9ra helduko dira Gasteizera eta hirurehun ekintza baino gehiago dituen agenda izago dute (Ikusi EGITARAUA).

 

Abuztuak 2an, Sara Gonzalez de Aspuruk pregoia irakurriko du eta 4an Andre Mari Zuriaren plazan milaka pertsona elkartuko dira festen hasieraz gozatzeko. Txupinazoa eta gero, Zeledon hegan igaroko da plazatik gasteiztar guztien "Zenedonek etxe berri bat egin du..." abesten dioten bitartean.

  
Maite Berrocal kultura sailburuaren esanetan, "eskaintza musikal hobea eskeintzeko, haurrentzako programazioa indartzeko, euskarazko umore ikuskizunak programatzeko, edota argiztapen ornamenta hobetzeko gasteiztarrek emandako ideiak" hartu dituzte kontuan jaien programaziorako.

  
Aurten nobedadeak egongo dira ekintzetan. Falerina Lorategiak bertako tadeen ekintza musikalak jasoko ditu eta kaleko giroa Andaluzia eta Kataluniako antzerkia-konpainien ikuskizun ibiltariak eta Mataro eta Vitoria erraldoien konpartsak izango ditu.

  
Musika ekitaldien artean, Foru plazan emango diren kontzertuak nabarmendu behar dira. Bertan, Alpha Blondy and The Solar System, Macaco, Doctor Deseo, Efecto Mariposa eta Berri Txarrak izango dira.

  
Ez ahaztu Nazioarteko Piroteknia Erakusketaren zortzigarren edizioaz gozatzea. Xaraiva (Galizia), Feux Dártifices Apogée Fireworks (Kanada), Pirofantasía Carlos Caballer (Valentzia), Discomfa (Toledo), Fireworks Di Colonnelli Primo (Italia) y Pirotecnia Peñarroja (Castello) pirotekniek hartuko dute parte eta.

  
Jai hauen beste ekintza garrantzitsua antzerki programazioa izango da. Antzoki Zaharrak Meridional Antzokiaren "Ser o no ser", Anabel Alonso eta Pepon Nietoren "Sexos" eta Yllana konpainiaren "Brokers" antzezlanak jasoko ditu.

  
Zezen munduaren zaleak gaurko zezenketako famatuez gozatu ahal izango dute urtero bezala.
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE