Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bedoñako Santa Eulalia jaiak hasiko dira ostiralean (abenduak 11)
Patata tortila eta postre lehiaketa, umeentzako jolasak, kantua afaria... danetarik prestatu dute auzokideek jai hauetarako.

 barru595 (id: 4671739)

 

Testua: Maitane Muñoz-Argazkia: MB Artxiboa- 2015/12/09

 

Bedoña auzoko bizilagunak jaietan murgilduko dira ostiraletik hasi eta iganderarte. Etxeko txikienek, gazteek eta nagusiek ez dute aspertzeko betarik izango. Orotariko ekintzak antolatu dira, lehiaketak, jolasak, kantu afaria... publiko guztietzat ekintzak izango dira abenduaren 11etik 13arte.

 

Egitaraua: 

 

Abenduak 11: 

 

19:00: Jaien hasiera kanpai doinuz eta suziri jaurtiketaz.

19:30: Loramendi elkartean, patata tortila eta postre lehiaketa

 

Abenduak 12:

 

11:30: Eskolatexean, ume eta gazteentzako jolasak. 

15:30: Gorriti eta bere animalien txanda izango da Elizondon. 

17:00: Eskolaetxean txokolate eta gaztain-erre jana 

18:00: Loramendi elkartean mus eta briska txapelketa

21:00: Kantu afaria Errastikua jatetxean Portaloi taldearen laguntzaz. 

 

Abenduak 13: 

 

11:30: Doke txapelketa

12:30: Urtean zehar auzoan hil direnen omenezko Meza, Garagartzako koruaren laguntzarekin. Meza ondoren, Loramendi elkartean salda beroa, auzoko ogi, txakolin, gazta eta txorizo dastaketa. 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE