Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondragon Unibertsitatea
HUHEZIko 176 ikaslek jaso dute gradu amaierako orla
Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazio Graduetako 176 ikaslek jaso zuten gradu amaierako orla.

 (id: 4616681)Testua eta argazkia: TuLankide. 2019ko ekainak 11, asteartea.

 

Pasa den ostiralean Arrasateko Amaia antzokian egindako ekitaldian, parte hartu zuten, besteak beste: Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Begoña Pedrosa, fakultateko dekanoak.

 

Ekitaldiko hitzaldia Edurne Epelde, fakultateko irakaslearen esku egon zen. "Etorkizun arrakastatsua lanbidean: pertsonaren eta harremanen zaintza plazara!" izeneko berbaldia eskaini zuen. Gainera, ekitaldian graduetako hainbat ikaslek hartu zuten parte, testuak irakurriz, dantza eginez eta bakarrizketak eskainiz.

 

Ekitaldiaren ondoren, lutxa eta photocall-a egon zen Arrasateko Uarkape pilotalekuan.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE