Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Taldeak 12 urte daramatza antzerkigintzan

Dokeren "Aingeru ala kurriloi?" obra ikusgai izango da igandean Amaian

Doke Antzerki Taldeko lagunek arrasatearrak emanaldira animatzen dituzte: "Herriko jende askok, ezkutuko errealitatea gorderik, bere burua obrarekin identifikatuta sentitu dezake". Sarrerak Amaiako leihoan izango dira erosgai.

590.Doke.Aingeru.ala.Kurriloia.Aurkezpena (id: 2924868)


Bideoa: Josemari Velez de Mendizabal / Kartela: Eneritz Tirados / Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2016ko ekainak 17, ostirala



Doke Antzerki Talde arrasatearrak 12 urte daramatza antzerkigintzan, ibilbidean zehar obra ugari taularatuz:

  • Eskuak elkarri
  • Kale-antzerki batzuk
  • Actto para la Buena Noche obraren egokitzapena
  • Iragana iragan
  • Paradisuaren atean
  • Galderak

Eta domeka honetan obra berri bat taularatuko du, "Aingeru ala kurriloi?" izeneko tragikomedia, 60. hamarkadan girotua.

 

"Hiru ahizpen arteko harreman gorabeheratsuak kontatzen ditu - azaldu berri dute Dokeko lagunek aurkezpenean - , harremanak batere goxoak ez dira: bata haurdun geratu ostean etxetik kanpo doa, bestea erdi mozkorra da eta besteak etxetik kanpo lan egiten du, familia mantenduz".

 

Gauzak nahastu egiten dira "hainbat urteren ostean, haurdun zegoen emakumearen alaba (Itaca izenekoa) familiari agertzen zaionean". Obra berriko aktoreak lau dira [goiko argazkian, ezkerretik hasita]:

  • Dorita Murgia, Dina-ren paperean
  • Mariasun Pagoaga, Mirenen paperean
  • Arantza Ezkurra, Angelaren paperean
  • Maider Alzelay, Itaca-ren paperean

Istorioaren idazlea Josemari Velez de Mendizabal izan da, Dokeko beste obra guztietan bezala, baina obra honetarako, berak azaldu bezala "istorioa aktoreek eurek asmatu zuten, eta nire eskatu zidaten istorioa idaztea".

 

"Aktoreek eurek istorioa asmatu eta nahi zutenez, errazago barneratu dituzte paperak", azaldu du obrako zuzendariak, Vene Herrerok.

 

Hala, "urtarrilean hasi ginen obra prestatzen, eta hiruzpalau hilabetetan prestatu dugu".

 

Vene Herrero zuzendari arrasatearrak lehen aldiz gidatu du Doke Antzerki Taldea. Madrilen antzerkigintzan urteak egin ostean, Arrasatera itzuli berri da eta Dokeren proposamenari baietz erantzun zion. "Zorionekoak izan gara" baloratu dute Dokeko lagunek.

 

Orain arte Dokeren obra guztiak ("Eskuak elkarri" izan ezik) Itziar Rekalde zuzendari bermeotar-gasteiztarrak gidatu ditu, baina egun "erabat profesionalizatu da eta Espainiar zehar dabil".

 

"Aingeru ala kurriloi?" obra "sentimentuz beteta dago" eta obrak "60. hamarkadako giro konprimitua islatzen du, zuri-beltzezko edo sepia kolorekoa da nolabait, Arrasaten eman zitekeen,...".

 

595.Doke.Aingeru.ala.Kurriloi.Kartela.ENERITZ-TIRADOS (id: 3018177)

Istorioa, berez, "neutroa zen, ez zegoen garai zehatz batean kokaturik", eta Vene Herrero zuzendariak erabaki zuen 60. hamarkada inguruan kokatzea:

 

"Erabaki hori izan da sorkuntzako gauza zailenetako bat, baita zein ikuspuntu ematea. Horregatik istorioan aldaketa batzuk egin behar izan genituen, eta bukaera adibidez adostu egin genuen".

 

Istorioa eraldatu dute ere "entseguak egin hala, eta ez dugu baztertzen ikus-entzuleen iritziak ezagutzean aldaketa gehiago egitea. Izan ere, antzerkia zerbait bizia da, oraina da" azpimarratu du Vene Herrerok.

 

Zuzendariak erraztasunak ere izan ditu: "Dokekoekin lan egitea oso erraza da" eta gainera, istorioaren idazlea Josemari Velez de Mendizabal izan denez, "zuzendariarentzat idazlearekin harreman zuzenak izatea oso inportantea da".

 

Antzezlanaren izenean "kurriloi" berba jartzea "erreibindikazio bat izan da nolabait, hemen Arrasaten, Eibarren,... berba hau erabiltzen baita".

 

Estreinaldiari dagokionez, maiatzaren 7an izan zen Aramaioko kultur etxean, eta maiatzaren 13an Aretxabaletako Arkupen obra aurkeztu zuten. Domeka honetan Arrasateren txanda izango da, arratsaldeko 20:00etan, eta sarrerak Amaiako leihoan erosgai izango dira.

 

Udazkenean emanaldiekin jarraitzeko lanean dabiltza, eta baliteke Gasteizen, Agurainen,... ere eskaintzea. "Arrasaten azaro partean beste emanaldi bat egitea aurreikusten dugu". Antzezlanaren iraupena 75 minutukoa da.

 

Azpimarratzekoa da kartel dotorea Eneritz Tirados deiseinatzaile grafiko arrasatearrak egin duela.

 

Doke Antzerki Taldeko lagunek arrasatearrak emanaldira animatzen dituzte: "Herriko jende askok, ezkutuko errealitatea gorderik, bere burua obrarekin identifikatuta sentitu dezake".

 

Dokeren bloga


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE