Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
CCOOek antolatutako elkarretaratzean

Desgaitasuna duten pertsonentzat lan-baldintza duinak exijitu dira

595.CCOOElbarritasun19.Kontzen (id: 3217903)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko abenduak 3, asteartea

 

 

Gaur, Euskararen Eguna eta Nafarroaren Eguna izateaz gain, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ere bada.

 

Horren harira, CCOO sindikatuak elkarretaratzea egin Biteri plazan, "pertsona hauen laneratzea hobetu eta sustatzeko asmoz".

 

Horretarako, "lan estrategia global bat" beharrezko ikusten du, "erakunde sindikal eta enpresen parte-hartzearekin". Ohiko lanarekin lotuta, ondoko aldarrikapenak egin ditu: 

  • %2ko erreserba kuota aplikatzea "benetan eta era eraginkorrean".
  • Hori betetzen dela ziurtatzeko, Lan Ikuskaritzaren "kanpaina espezifikoa" izatea, 50 langile baino gehiagoko enpresetan. 
  • Erakundeen kanpaina, laguntza publikoetaz informatzeko eta balizko zigorretaz oharazteko.

CCOOk iragarri duenez, ondorengoak sartuko ditu lan-hitzarmenen plataforma sindikaletan:

  • Lanpostua egokitzeko konpromisoa edo 2. jarduera egiteko bermea bat-batean suertatutako desgaitasun kasuetan.
  • Lanpostuaren erreserbarako legez araututako epeen zabaltzea bat-batean suertatutako desgaitasuna duten langileentzat.
  • %2ko erreserba kuota betetzeko jarraipen neurriak, enpresetan CCOOren ordezkaritzarekin.

Babestutako lanari dagokionean, sindikatu honentzat beharrezkoa da "laguntza publikoak birzuzentzea". 

 

Oro har, Garbiñe Espejok, CCOOeko Ekintza Sindikaleko idazkariak, aldarrikatu du "urtero bezala, desgaitasuna duten pertsonek lan duina izatea aldarrikatzen dugu, eurek ere lan-merkatura sartu ahal daitezen".

 

Gaitzetsi duenez, pertsona hauen egoera enpresetan "oso-oso prekarioa da. Horren aurrean, estrategi global bat eskatzen dugu, sindikatu eta enpresariekin".

 

Halaber, "gura dugu negoziazio kolektiboaren bitartez %2ko kuota handitzea. Aldarrikapen hauek egiten ditugu Euskadiko eta Arrasateko enpresetara".

 

Arrasateko egoeraren inguruan galdetu dugu, eta Blanca Merchan ordezkariak adierazi du "orokorrean ez da txarra, lan-zentro bereziak ditugulako, non ezgaitasuna duten pertsonen lan-eskaerak jasotzen diren, Gureak".

  

Aretxabaletan, Bergaran eta Oñatin Katealegaia ari da, eta Gureak Arrasaten eta Bergaran. "Lanpostuak egon badaude, nahiz eta orain egoera zailagoa den, oro har enpresen egoeragatik".

 

Azpimarratu dute "benetako integrazioa lortzeko integrazio laborala behar dela". Egoera aldatzeko "aldundiek badute zer hobetua, eta indar sindikalek presioa egin behar dugu".

 

"Ezin gaituzte inbisibilizatu, eta gu kapaz gara lan ugari egiteko, beste enpresetan beste pertsonek egiten duten bezala. Enpleguaren zentro berezietan ez gabiltza puxikak puzten, egiazko lanak egiten ditugu, benetako enpresetako lanak egiten ditugu".


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE