Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Koordinazioa, emozioak, teknika,... lantzen

Mondra: 62 haurrek futbolarekin lehen kontaktua izan dute [Bideoa]

550.Campusa.17.Aste.Santu.MONDRA (id: 5042033)


Argazkiak eta bideoa: Ramon Azkarate (Mondra) / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2017ko apirilak 19, asteazkena


Mondrak antolaturik, klubaren 5. campusa aurrera eramaten ari da egunotan, asteartetik ostiralera.


Koordinazio lanetan Josu Zubia dabil, hau da, klubeko lehen taldeko entrenatzailea.
Berarekin batera, irakasle lanetan, bigarren entrenatzaileak eta lehen taldeko jokalari batzuek dihardute.


Campus honen helburu handiena da "Mondra barrutik ezagutzen ez duten haurrek Mondrarekin lehen hartu-emanak izatea", azaldu digu Josu Zubiak.


"Haur ugarik futbolarekin lehen kontaktua izaten ari dira, eta horietako askok Mondrako Futbol Eskolan izena emango dute. Beraz, campus hau neskatila-mutiko askorentzat lehen pauso bat da".


Denera 62 neskatila-mutikok eman dute izena, 2006tik 2010era jaiotako haurrak hain zuzen.


62 haurretatik 50 inguru arrasatearrak dira, eta beste 12 inguru Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza, Aramaio eta Elgetakoak.

  • Koordinazioa
  • Emozioak
  • Baloreak
  • Jolasak
  • Sormena batez ere
  • Futboleko teknifikazioa

Horretarako, eguneko lehen zatian frontoian koordinazioa, baloreak, emozioak,... lantzen dituzte, eta bigarren zatian entrenamendua egiten dute.


"Haurrak oso gustura dabiltza - adierazi du Josu Zubiak - futbolarekin lehen kontaktuan izaten ari dira".


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE