Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Botiltzarra programa, Testing eta alkohol maila neurtzeko karpa egongo dira Maritxutan
Arrasateko udalak aurten ere 3 ekimen garatuko ditu Maritxu Kajoi egunean, alkohola eta gainontzeko drogen kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko.

Testua eta kartela: Udala / 2019ko urriak 2, asteazkena 


Botiltzarra:

Programa ibiltaria da, eta Ai Laket! elkarteko kideak gerturatuko dira nerabe eta gazteak dauden inguruetara prebentzio lana egitera, 19:00etatik 23:00etara.
Programa honen helburua da, alkoholaren erabilerari lotutako arriskuak gutxitzea kalean alkohola edaten ari diren nerabe eta gazteen artean. Horretarako, alkoholaren inguruko informazioa eta arrisku murrizketarako materialak banatu eta bizikidetza bultzatzen duten gomendioak (zaborra jaso, errespetua izan…)ere emango zaizkie nerabe eta gazteei.


Testing:

Monterronen egongo da zerbitzua 22:00etatik 02:00ak arte. Drogen erabilerari lotutako arriskuak gutxitzeko programa da, eta gazteek aukera dute, jasotzeko drogen inguruko informazio objektiboa, argitzeko drogen inguruan dituzten zalantzak eta baita ezagutzeko ere kontsumitzeko asmoa duten sustantziaren edukia.

 

Alkohol maila neurtzeko eta alkoholari buruzko informazioa emateko karpa:

Arbolapetan berriz, 22:30etatik 02:00etara, Sasoia elkarteak karpa bat jarriko du, alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruz sentsibilizatu, informatu eta arreta hartzeko. Bertara jo dezakete, gorputzean duten alkohol maila ezagutu nahi duten pertsonak. Helburua, jendea alkohol gehiegi edateak dakartzan arriskuen inguruan sentsibilizatzea da.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE