Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Kirol agenda]
Mondra-UDA derbia, jardunaldiko partidarik nabarmenena
Hainbat urteren ostean, Mondrak eta UD Aretxabaletak derbia jokatuko dute domeka honetan (16.30etan Mojategin). Mondrako neskak, Arrasate eskubaloi eta CD Mondrate etxean arituko dira. Ointxek Gipuzkoako derbia jokatuko du Zarautzen.
 (id: 4574571)
Testua: Ibai Trebiño / argazkiak: MB artxiboa / 2016-12-01

Aspaldiko partez, Debagoieneko derbirik "beroena" jokatuko da domeka honetan  Mojategin (16.30etan) eta bertan Mondrak UD Aretxabaletako lagunak hartuko ditu aurrez-aurre. 
 
Azken deboraldietan ibilbide desberdinak izan dituzte bi taldeek; UDAk ohorezko maila eta hirugarren mailaren artean egin du bidea eta Mondrak erregional mailan eman ditu azken denboraldiak, baino aurten "zerotik hasi" eta azken urteetako lehendabiziko derbia jokatuko dute. Denboraldiari hasiera bikaina eman diote bi taldeek eta Mojategin hiru puntu baino gehiago izango dira jokoan datorren domekan.

"Bi partidu jarraian irabaztea zaila da, baino hori egiten saiatuko gara" esan du Josu Zubiak, Mondrako entrenatzaileak. "Joko aldetik ondo gabitz nahiz eta azken jardunaldietan emaitza onak lortu ez ditugun arren", eta joku on hori izango da hain zuzen ere, mondrauetarrek baliatu beharko dutena garaipena erdiesteko. 

Ez dute erronka erraza izango, izan ere eta Josu Zubiaren esanetan, Aretxabaleta 
"igotzeko faborito nagusia" da. Talde zerrajeroak hainbat baja izango ditu gainera: Asier Sanchez eta Markel Gonzalez lesionatuta daude eta Iker Uribarren aurrelaria sanzionatuta dago. Halere, "gogo handikin eta ilusioz" zelairatuko da taldea eta "partidu polita" espero da -Josu Zubiak adierazi duenez- "bai jokalarientzat eta baita zaleentzat ere". Mondrak klubeko egun erdia izendatu duen arren, Aretxabaletatik etorritako ikusle kopuru handia espero da.

Josu Zubiak orain dela 12 urte bizi zuen bere azken derbia Atxabalpen, 
Mondrako entrenatzaile gisa eta berarentzat "egun berezia" izango da domekakoa. 
 
Mondrako neskak, FORD Mugarri eta Mondrate etxean arituko dira

Gainontzeko partidei dagokionez, Mondrako neskak etxean arituko dira zapatuan (18etan). Arerio gogorra izango dute aurrez-aurre, bigarren sailkatua dagoen Mutriku hain zuzen ere. 
 
 (id: 4599927) 
FORD Mugarri ere etxean arituko da zapatuan (17etan Iturripen) eta Urduliz talde bizkaitarrarekin neurtuko ditu indarrak. Mondrate liderrak berriz, ostiral honetan jokatuko du bere partida Jaixki FT taldearen aurka eta orain arte lortutako emaitzei eustea izango dute helburu. 

Ointxe Arrasate kanpoan arituko da asteburuan eta Zarautzera bidaiatuko da Gipuzkoako derbia jokatzeko asmoarekin. Partida orekatua espero da, izan ere 3-5eko balatzearekin bi taldeak berdinduta daude sailkapenean. 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE