Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Besaidek GPS ikastaroa antolatu du azaroak 23-rako

Azaroaren 23an izango da, eta 10 pertsonak parte hartu ahalko dute.

Testua eta irudia: Besaide Mendizale Elkartea / 2019ko azaroak 15, ostirala.

Saio praktikoaren helburuak: antolatzaile lanetan dabiltzanentzat zein modu partikularrerako erreminta baliagarriak erabiltzen ikastea track pertsonalizatuak eratuz.

Azaroaren 23an, larunbata, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Besaideko egoitzan, GPS-ko saio praktikoa ordenagailuarekin Base Camp programa erabilita. Google Earth programaren inguruan ere pintzeladatxo batzuk emango dira. Ezinbestekoa ordenagailu eramangarri bat eramatea bikoteko. Plaza mugatuak: 10 pertsona. Ezinbestekoa izena ematea posta elektroniko bidez, telefonoz edo Besaideko lokalera bertaratuz bulegoko ordutegian. Debagoienako herritarrei zuzenduta. Doan.



Saio praktikoaren helburuak: antolatzaile lanetan dabiltzanentzat zein modu partikularrerako erreminta baliagarriak erabiltzen ikastea track pertsonalizatuak eratuz. Iraileko ikastaroaren gehigarri bezala ikusten da.



Edukiak: Base Camp editatzailearekin track bateko akatsak zuzenduko ditugu. Gero gure ibilbidea eratzen ikasiko dugu beste track batzuetan oinarrituz eta besteelementu batzuk erantsiz: waipoint-ak, argazkiak, distantziak neurtu… Azkenik sortutako track berria mugikorrera pasatuko dugu Oruxmaps-ekin ikusteko. Google Earth-en inguruan pintzeladatxo batzuk ere emango dira.

 

 

 (id: 4693257)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE