Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasate hobe bat eraikitzeko Haurrasate ekimena aurkeztuko dute bihar Zaldibarren
Txatxilipurdik, Bagarak eta Huheziko Heldu iker-taldeak haurrak ardatz izango dituen ekimena aurkeztuko dute bihar, eguena, arratsaldeko 18:00etan. “Normalean kontutan hartzen ez diren ahotsez berba egiten dugu haurrez dihardugunean”, azaltzen dute eta arrasatear guztiak gonbidatzen dituzte aurkezpenera.

595 (id: 4522858)

 

Koldo Carrillo- 2013/09/25

 

Arrasate hobe bat irudikatzen hasteko Haurrasate: haurrak ardatz, Arrasate hobe bat eraiki ekimena martxan jartzera doaz Txatxilipurdi, Bagara eta Huheziko Heldu iker-taldea, Arrasateko Udalaren babesarekin. Haurrasate izena jarri diote ekimenari eta haurrak modu zabal batean ardatz izanda, herri hobe bat eraikitzeko ekimena izan gura du. Haurren iritziak eta ekarpenak jasoko badituzte ere, Haurrasate ez da haurrentzako ekimen bat bakarrik izango eta hala, bihar, eguena, arrasatearren aurrean egingo dute aurkezpenera haur, gazte, heldu, guraso, zaintzaile, jubilatu, ikasle edota langile guztiak gonbidatzen dituzte. Hitzordua Zaldibar jolas-parkean izango da, arratsaldeko 18:00etan.

“Jarri al zarete sekula pentsatzen gure herriko haurrek nola ikusten duten Arrasate? Zer nolako bizipenak dituzten gurpildun aulkietan dabiltzan pertsonek edo gurpildun karrotxoak batetik bestera eramaten dituztenek herriko irisgarritasunaren inguruan? Ze iritzi dugu arrasatearrok herriko berde-guneetaz? Jolastu eta gustura egoteko lekuak al dira? Nolako Arrasate ezagutu dugu adin ezberdinetako herritarrok?”

Galdera hauetatik abiatuta jarriko dute martxan Haurrasate ekimena eta haurrak ardatz izango dituela diotenean, “normalean kontutan hartzen ez diren ahotsez berba egiten dugu”, gaineratzen dute ekimenaren bultzatzaileek. Hala, etorkinak, gazteak, emakumeak, adindunak, aniztasun funtzionala dutenak, etab. ulertzen dituzte haur moduan. Ikuspegi hauek aintzat hartzeak “aukera ezinhobea eskaintzen digu gai askoren inguruan hausnartu eta herritar zein eragileak, herri iraunkor, seguru eta arduratsuago bateranzko pausuak eta ikuspegiak bateratzen hasteko”, azaltzen dute.

Urrian adin tarte ezberdinetako herritarrekin saioak hasiko dituzte

Ekimen honekin, dinamikoak eta anitzak izango diren saioen bitartez, arrasatearron bizi-moduarekin lotuta dauden gaien inguruan hausnarketa bat egitea da asmoa. Besteak beste, espazio irekiak, pertsonen ongizatea zein autonomia, eta irisgarritasuna izango dira hizpide abendura arte antolatu diren saioetan. Gai hauek adin tarte ezberdinetako jendearekin batera egin gura dira, bakoitzarentzat egokitutako saioetan, haurren, gazteen eta gainerako herritarren ekarpenak jasoz.

Bihar Haurrasate ekimenaren inguruan zehaztasun gehiago ezagutzeko aukera izango dute arrasatearrek eta aurkezpenean urria eta abendua bitartean antolatu diren saio herritarren berri emango dute.
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE