Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ibai-Artek antotalutako Fair Saturday ekimenaren barnean

Euskal Dantza Eguna ospatu da MondraVember babesteko [argazki galeria eta bideoak]

 (id: 4727432)Testua: Mondraberri.eus. Argazkiak eta bideoak: Marijo Simon. 2019ko azaroak 30, larunbata.


Arrasateko dantza talde diren Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz kalera atera dira, gaur eguerdian,  Fair Saturday ekimenaren barnean Mondravember babesteko. Ibai-Artek Fair Saturday ekimena antolatu du, eta egun honetan jasoko den dirua Mondravember ekimenera bideratuko da. Eguraldi txarraren eraginez herriko dantza taldeak udaletxeko arkupetan, eta  Seber Altube plazan jarritako eszenatokian aritu dira. 


 (id: 4743266)Azken urteetan Arrasaten Movember ospatzen da azaroan, Arrasateko Mondravember taldearen eskutik, gizonezkoen osasun gaietan kontzientziatu nahian, besteak beste, prostatako minbizia, barrabiletako minbizia, gizonezkoen depresioa eta gelditasun fisikoa eta aldi berean arazo hauen inguruan lan egiten duten erakundeentzako dirua biltzeko asmoz. Arrasatetik Arkaitz Carracedo CIC bioGUNEko ikertzaileari bideratuko da dirua, prostatako minbiziaren ahultasuna aztertzeko.

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE