Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bidaiak “low cost” prezioa du: 120 € asteburua

Formigalen asteburuan eskiatzeko bidaia antolatu du ekintzaile talde batek

Zaldibarko 24 Orduko Txapelketaren Antolakuntzako bi ekintzaile ari dira antolatzen Arrasatetik Formigalera asteburuan bidaiatzeko egitasmoa. “Low cost” edo prezio ekonomikoaren barruan sartzen dira: Autobuseko joan-etorria, 2 egunerako forfait-a, asegurua eta alojamendua (2 gau eta gosaria Albergue Pirenarium izenekoan). Bidaiak egiteko gutxienez 38 pertsonek izena eman behar dute. Izena emateko, deitu edo bidali whatts app bat 695 727 955 zenbakira.

595.Eski.Formi.Smash.JON-ANDER-AZKOITIA (id: 842419)


Goiko argazkia eta portadakoa: Jon Ander Azkoitia / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2015eko otsailak 2, astelehena

 

Egitasmo hau antolatzen dabiltza bailarako bi ekintzaile: Ander Arizaleta arrasatearra eta Jon Ander Azkoitia aretxabaletarra, hain zuzen, Zaldibarko 24 Orduko Txapelketako Antolakuntzako bi kide.

 

Biak eskizaleak dira eta orain direla hilabete batzuk bidaia bat lortu zuten prezio merke baten truke. “Pentsatu genuen aukera hau Arrasatera eta bailarara zabaltzea”, azaldu izan digu Jon Ander Azkoitiak, eta horrela egin dute, egitasmo hau martxan jarriz.

 

Lehen bidaia abendu aldera egin zuten, eta aipatzekoa da bidaia honen puntu erakargarrienetako bat bere prezioa dela, 120 euroko “low cost” prezioaren barnean daude:

  • Autobuseko joan-etorria
  • 2 egunerako forfait-a eta asegurua
  • Alojamendua (2 gau eta gosaria Albergue Pirenarium izenekoan)

Aipatu behar da salneurri horretan ez dela sartzen snowaren edo skiaren alokairua.
Aipatu behar da bidaiak zuzenduta daudela 16 urtetik gorako pertsonentzat. Izena emateko, deitu edo bidali whatts app bat 695 727 955 zenbakira.

 

Asteburu honetarako ere Formigalen eskiatzeko bidaia antolatu dute. Izan ere, egun hauetan botatako elurrarekin, eskiatzeko pistak itxura ederra dute.

 

Honezkero zenbait lagunek izena eman dute bidaia honetarako, baina oraindik plaza batzuk geratzen dira.

 


Eskiatzeko estazioak elurrez beteta daude


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE