Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udala: ''Joan-etorriak bermatuta egongo dira''

Araba etorbideko obrek "ez dituzte etengo oinezkoen, denden eta trafikoaren mugimenduak"

Etorbidea berritzeko lanak martxan daude, eta Udalak hitzeman du "ahalik eta deserosotasun gutxien sortzen saiatuko" direla.

550.Araba.Etorbideko.Berritze.Obrak (id: 780821)


Testua: mondraberri.eus / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko uztailak 9, asteartea


Araba etorbidea berritzeko obrak martxan daude, eta horren ondorioz "zenbait deserosotasun sortuko direla" baieztatu du Udalak.


Halere, "ez da aurreikusten kale horretan trafikoa etetea. Bai ordea obrak irauten duen zenbait momentutan zenbait desbideraketa".


Oinezkoen joan-etorriak, dendetako eta tabernetako sarrera-irteerak "bermatuta egongo direla uneoro" Udalak komunikatu duenez.


Era berean, obren ondorioz "ezingo da Araba etorbidean aparkatu aparkaleku berriak prest izan arte".


Udalak gehitu duenez "ahalik eta deserosotasun gutxien sortzen saiatuko gara, eta aldez aurretik zuen ulermena eskertzen dugu". Aurreko ostegunean auzotarren eta udal-ordezkarien arteko bilera bat egin zen, egitasmoko "lanen berri emateko".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE