Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Labankada mehatxua eta lapurreta saiakera atzo Txaetan
Gertakaria atzo goizeko 11:00ak aldera izan zen, eta erasotzailea libre geratu da isuna ordaindu ostean.

Testua eta argazkia: Mondraberri / 2019ko abuztuak 2, ostirala

 

Atzo goizeko 11.00ak aldera, ospitalearen eta anbulategiaren atzealdean dagoen Txaeta kalean lapurreta saiakera bat egin zioten 23 eta 31 urteko bikote bati.

 

 (id: 4543475)

 

Badirudi, lapurrak ukabilkada bat eman ziola bikoteko gizonari eta hau defendatzen saiatu zenean 20 zentimetroko labana erakutsi zion erasotzaileak. Erasotutako pertsonak Udaltzaingoari abisua eman zioten, eta udaltzainak berehala bertaratu ziren gertakariaren tokira.

 

Erasotzaileak alde egin zuen baina soilik labana Udaltzaingoaren egoitza pareko lorategian ezkutatzeko asmoz. Hau egin ostean berriro bueltatu zen gertakariaren lekura. Poliziak labana aurkitu eta Bergarako auzitegira eraman zuen atxilotua.

 

Bertan atzo ospatu zen epaiketan 210 euroko isuna jarri zion epaileak erasotzaileari, erasotuarentzako kalte-ordain bezala, eta 150 euroko beste isun bat estatuari ordaintzeko. Bikoteak ez du zauririk.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE