Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euren gurasoei elkartasuna adieraziko zaie

Altsasukoen askatasuna exijitzeko bilkura egingo da bihar (ostirala)

51 urteko kartzela zigorra ezarri die 7 gazte nafarrei espainiar estatuko Auzitegi Gorenak. Horren aurrean, elkarretaratzea egingo da Herriko plazan.

595.Altsasukoen.Aldeko.Manifestazioa (id: 4754441)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko urriak 10, osteguna

 

Estatu espainiarreko Auzitegi Gorenak 51 urteko espetxe zigorra ezarri die 7 gazte altsasuarrei. Euren familiek salatu berri dute "injustizia baieztatu dela".

 

Sententziaren aurka, Euskal Herrian zehar elkarretaratze ugari egingo dira, eta Arrasaten bihar (ostirala) izango da arratsaldeko 19:00etan, Herriko plazan, Ikasle Abertzaleek deituta.

 

Bilkuraren deitzaileek gaitzetsi dute "Espainiako 'justizia' faxistak Euskal Herriaren aurkako azken eraso judiziala burutu" duela, "muntaia polizial bat" argudiaturik.

 

Horren aurrean, "Euskal Herriko langileriari beldurra sartzeko amarru krudel honek ez du bere helburua lortuko", eta horretarako arrasatearrak biharko bilkuran parte hartzera dei egiten dituzte. "Altsasukoak askatu!", "indar okupatzaileak kanpora!".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE