Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
ERREKEN ZIKINTZAILEEI EGURRA!
Piter Encinasen artikulua

Testua: Piter Encinas. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko azaroak 29, ostirala.

 

Duela 30 urte ERREKAK ZIKINTZAILEEI EGURRA! lelopean aldarrikatzen genuen gaur egun gertatzen ari dan gauza bera: azaroaren 26an Aramaio erreka BERRIRO kutsatuta zetorren.

 

Urriaren 5ean Udal Plenora joan nintzen Udalbatzari esateko irailetik bi aldiz Aramaio erreka kutsatu zutela, bi aldiz isuriak jasan zituela. Udal Gobernuari galdetu nionean ea zerbait zekien ala ez, zerbait egin izan behar zuen ala ez, honek, konpromiso bat hartu beharrean, baloia kanpora bota zuen. Jakin banekien (badakit), Udalak ez dituela konpetentziarik isunak ipintzeko, baina Udalak bai ditu baliabideak pertsona bat errekara bidaltzeko, ur pixka bat hartzeko eta gero analizatzera bidaltzeko.

 

Emaitzak ikusiz gero, jakin dezakegu zer den urak zekarrena, eta horrekin Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko eta Industriako sailetara bidal dezake, baita Aldundira, Ingurumen sailera eta Ur Partzuergora ere.

 

Agerian gelditzen da Udalak gabezia ekologiko handia duela, kontzientzia falta zaiola. Hutsune hori ez da betetzen urtean behin zuhaitz eguna ospatzearekin, politikari arduratsu batek ez luke besoak gurutzaturik geratu behar, zerbait egin beharko luke eta horrela ez bada nik, hemendik, bere dimisioa eskatzen dut.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE