Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Esku hutsik etorri da Mondra Lesakatik
Azkargortaren mutilek 2 eta 0 galdu dute Beti Gazte azkenaurreko sailkatuaren kontra, gaur arratsaldean jokatutako partiduan. Emakumeek etxean berdindu dute Intxaurdiren aurka, eta lidergoan jarraitzen dute.

Isei Barbero / Argazkiak:  I.B.G. eta MB artxiboa / 2010eko otsailak 7, domeka



200 (id: 4444540)Hasiera batean erraza zirudien partidua jokatu behar zuen gaur arratsaldean Mondrak, baina jardunaldi honetan sorpresak izan dira nagusi, eta Azkargortaren mutilak esku hutsik etorri dira Lesaka aldetik.  Beti Gazteren kontrako partiduaren azken emaitza 2 eta 0 izan da, eta porrot honen ostean Arrasateko taldea 12. postuan kokatu da 25 punturekin.

Sailkapen zuloko taldeek lan txukuna egin dute jardunaldi honetan, azkenaurrekoek etxean Mondrari irabazi badiote, Real Unión azken sailkatuak jipoi ederra eman baitzion atzo arratsaldean 9. postuan dagoen Oiartzuni (4-1).  Pasajes liderrak ez du hutsik egin, eta 2-1 irabazi dio Hernaniri.  Zarautz eta Tolosaren partidua interes handikoa zen, eta bigarren sailkatuak ezin izan ditu hiru puntuak eskuratu laugarrenaren aurka (2-2).

Gauzak horrela, Arrasateko taldeak aukera paregabea galdu du sailkapenean gora egiteko, bi puntu gehiago zituen Oiartzunek galdu baitu jardunaldi honetan.  Aloña Mendik, gainera, UPV Baskoniaren kontrako norgehiagoka irabazi du eta 27 punturekin arrasatearrei aurrea hartu die.

Datorren astean sailkapenean gora egiteko beste aukera paregabe bat izango dute Azkargortaren mutilek, Oiartzuni egingo baitiote bisita.  Trintxerpek eta Aloña Mendik elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak, eta Bergarak UPV Baskoniari egingo dio bisita.

 

 

 

Emakumeek lidergoari eusten diote

Mondrako neskek zapore gazi-gozoa duen puntua eskuratu dute gaur arratsaldean Mojategin, markagailuan 2-0 aurretik jarri eta gero, hiruna berdindu baitute 2. postuan dagoen Intxaurdiren aurka.  

Partidua hasi eta berehala sartu dute aurreneko gola Txisko Lópezen neskek, lehen zatiko ordu laurdena bete baino lehen10 minutu beranduago Maitane Roa pitxitxiak 2 eta 0eko jarri du markagailuan, eta lehenengo ordu erdia betetzear zela aldea murriztu dute bisitariek.  5 minutu beranduago Intxaurdikoek markagailua berdintzea lortu dute, golaren jokaldia asko protestatu dute etxekoek, euren ustez gola sartu duen jokalaria jokoz kanpo zegoelako.  Lehen zatia amaitzear zela arrasatearren aldeko penaltia adierazi du epaileak, eta Alaine Roak ez du hutsik egin 11 metroetatik.

Bigarren zatian Intxaurdikoek baloi luzeak erabili dituzte berdinketa lortzeko helburuarekin, eta azkenean etxekoen atea zulatzea lortu dute.  Mondrako neskak atezain barik jarraitzen dute, eta gaurkoan Vanesa egon da atepean.  Berdinketa markagailuan zela adierazi du partiduaren amaiera epaileak.

 

590 (id: 5033509)Gaur arratsaldean Mojategin jokatutako partidua

 

Eskuratutako puntuarekin Txiskoren neskak sailkapeneko buruan jarraitzen dute 7 punturekin, Intxaurdirekin berdinduta.  3. Postuan dagoen Lagun Onakek astindu ederra eman dio Allerru azken sailkatuari, azken emaitza 10 eta 0 izan da.  Debagoieneko beste bi ordezkariek elkarren aurka neurtu dituzte indarrak, eta Arizmendi esku hutsik etorri da Oñatitik Aloña Mendiren aurka 2 eta 0 galdu eta gero.

Datorren astean Mondrako neskak Donostia aldera joango dira, Amara Berriren aurka neurtuko baitituzte indarrak.  Intxaurdi eta Lagun Onak nor baino nor izango dira, eta Arizmendik Zumaiakoren bisita jasoko du.  

 

 

 


ASTEBURUKO PARTIDUAK



OHOREZKO ERREGIONALA
Beti Gazte 2–0 Mondra

EMAKUMEAK
Mondra 3–3 Intxaurdi

ERREGIONALA
Mondra 7–0 Martutene
 
OHOREZKO JUBENILA
Mondra 1–0 Lagun Onak

KADETEAK
Real Unión 1–2 Arrasate

EMAKUMEAK KADETE
Anaitasuna 0–0 Mondra

OHOREZKO INFANTILAK   
Zarautz 2–1 Arrasate

INFANTIL TXIKI
Sporting de Herrera B 1–1 Arrasate

EMAKUMEAK INFANTILA
Bergara 9–1 Mondra

ALEBINAK
Lagun Onak 5-4 Arrasate

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE