Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bi laborategi antolatu dituzte Olatz Salvador eta Paul Beitia-rekin

TTAK eta Txatxilipurdik bigarrenez antolatu dute AUSORTU egitasmoa

Aurten 15-25 urte bitarteko gazteentzako sormen laborategiak antolatuko dituzte

Testua eta argazkiak: Iker Murillo / 2019ko urriak 8, asteartea. 

 

2019-2020-ko ikasturtea habian da jadanik eta Arrasateko gazteek gero eta aukera gehiago dituzte bai ikasteko eta bai ikasketa hauetaz gozatzeko. Gaur arratsaldean bigarrenez aurkeztu dute Ttak eta Txatxilipurdiren arteko ‘Ausortu’ egitasmoa.  Aurten 15-25 urte bitarteko gazteentzako sormen laborategiak antolatzeko asmoa dute gainera.

Aurten bi laborategi ezberdin antolatu dituzte: bata Olatz Salvador gidatuko du eta bestea ordea Paula Beitia. Salvador 1990ean jaoitako kantautorea eta musikaria da. Skakeitan taldean parte hartu ostean, bakarkako bideari ekin zion. Gitarrak lagunduta, kontzertu akustikoak egin ohi ditu. Bestea Paul Beitiak eskainiko du eta literaturari buruz izango da. Paul Euskal Ikasketetako ikaslea da gaur egun. ITU literatur bandaren sorreran parte hartu zuen eta Lekore aldizkariaz arduratzen da 2015etik hona.

Olatz Salvadorren laborategia Urriak 26an izango da eta Paul Beitiarena Azaroak 23. Bien ordutegia  honakoa izango da: 10.00-etatik 14.00etara goizean eta 16.00-etatik 18.00etara arratsaldean. Biak Etxaluze eraikinean izango dira eta bazkaria Jai Zale tabernan izango dute denok elkarrekin. Parte hartzeko ezinbestekoa da 15-25 urte izatea eta 20 pertsona parte hartu dezakete gehienez. Matrikularen prezioa 15 eurokoa da saio bakarrerako eta 25 eurokoa bi saio aukeratzen badira.

 

(id: 4397273)


“AUSORTU” AEDko gazteek, Ttak eta Txatxilipurdi elkarteak lankidetzan kaleratutako ekimena da. Gazteen sormena sustatzea du helburu. Berezko duten sormen hori azaleratu, landu eta plazaratzea, horretarako diziplina ezberdinak probatzeko aukera emanez, modu gozagarrian eta puntako profesionalek gidatuta.


Izena ematea https://labur.eus/izenemateaAusortu web helbidearen bitartez egin daiteke edo Txatxilipurdi (943795446) telefonoaren bitartez. AED-ra deitzeko aukera dago baita ere (943771228). Izen emateko azken eguna saioa baino aste bat lehenago izango da. Hau da,  Urriak 18 musikako laborategiaren kasuan eta Azaroak 15 literatura laborategiaren kasuan.

 

 (id: 4871167)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE