Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ikasturte berriari hasiera emateko

Ekin Emakumeak elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu

Testua:  Mondraberri.  Kartelak: Ekin Emakumeak. 2019ko irailak 3, asteartea.

 

Ikasturte berriari hasiera emateko,  Ekin Emakumeak elkarteak bost ikastaro antolatu ditu:

 

-Bitxigintza: Material ezberdinekin jolastuz bitxi ezberdinak sortzeko aukera egongo da. Urriak 1, 15, 22 eta 29. Azaroak 5, 12, 19 eta 26. Abenduak 3, 10 eta 17. Ordutegia 18:00-19:30. Prezioa: 55 euro eta bazkideak 50 euro. Irakaslea Sara Miguelez.

 

-Joskintza: Tailer honetan josteko makina erabiltzen ikasiko dugu, konponketak egin eta jantzi zaharrekin berriak sortuko ditugu. Asteartetan:18:30-20:30, eta ostegunetan 16:30-18:30 eta 18:30-20:30. Hasiera urriak 1 eta 3. Prezioa: 55 euro eta bazkideak 50 euro. Irakaslea: Dunixe Royo.

 

-Tao: Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne lantzeko tailerra. Urriak 3, azaroak 7 eta abenduak 12. Ordua 18:00-20.00. Prezioa: 25 euro eta bazkideak 23 euro. Irakaslea: Kontxi Garmendia.

 

-Sendabelarrak: Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landu. Urriak 9, 16,23, 30 eta azaroak 6 eta 13. 17:00-19.00 Prezioa: 65 euro eta bazkideak 60 euro.  Irakaslea: Ekoudalatx.

 

-Muralismoa: Muralista erreferenteak ezagutuko dira, muralismoaren teknika ikasi eta praktikara eramango da. Urriak 18 eta 25, 17:30-20:30. Prezioa 30 euro eta 25 euro. Irakaslea: Joana Mantzizidor.

 

 

Ikastaro guztiak Ekin Emakumeak elkartearen egoitzan izango dira Pablo Uranga 4, behea.  Izen emateak emakumeak@ekinemakumeak.eus edo 943798370-651707936 egin beharko dira.

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE