Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Sentsazio oso onak izan ditut''

Iñigo Alzola txapeldunordea izan da Anboton, iazko markatik gertu

595.Anboto.Bertikala.Podiuma.Mutilak.19.ANBOTO (id: 8707723)


Goiko argazkia: Anboto.org / Bideoa, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 5, larunbata

 

 

Anboto Kilometro Bertikalaren XII. edizioa jokatu da gaur eguerdian, Arrazolatik abiatuta. Ibilbidea 3'8 kilometro luze, eta 1.092 metroko desnibelarekin.

 

Iñigok 40 minututan (40 minutu eta 41 segundotan) egin du proba. Iaz proba irabazi zuen (40:04rekin) baina aurtengo baldintzak okerragoak izan dira: lokatz ugari izan da ibilbidean zehar.

 

Hala ere, "sentsazio oso onak izan ditut - azaldu digu Iñigok - hankak oso ondo izan ditut, eta larteketako lehen zatian denborarik onean egin dut, iaz baino 11 segundo gutxiago".

 

Ondorengo zatian lokatza eta harria labankorrak izan dira, eta "azkenean lasterketa luze egin zait, baina arriskatu beharra nuen".

 

Lasterketan zehar parte-hartzaile batzuek aurikularrak erabiltzen dituzte, eta beheko bideoan ikusten den bezala, inguruko gauzak ez entzuteak beste korrikalariak kaltetu ditzake. Baita bastoiak erabiltzeak ere.

 

"Egia da parte-hartzaile batzuek aurikularrak eta bastoiak erabiltzen dituztela, eta beste parte-hartzaile batzuei kalte eragin diezaieketela, baina hori euren erabaki pertsonal bat da, euren esku dago".

 

"Egia da ere oztopo horiek segundo batzuk kentzen dituztela, baina kalte horrek lasterketari guztiei eragiten digu, eta beraz beste partaideek aurikularrak eta bastoiak erabiltzeak ezin da aitzakitzat hartu".

 

"Nik aurikularrak soilik entrenamendu batzuetan erabiltzen ditut, nire burua motibatzeko asmoz, baina erabakia dut lasterketetan ez erabiltzea, besteak beste, mendian aritzea, zaletuen animoak entzutea,... balio handi dutelako". 

 

Aurtengo irabazlea mutiletan Iban Murua izan da, 39 minutu eta 42 segundorekin. Hirugarrena, Iñigorengandik bi minutu eta erdi ingurura, Julen Martinez de Estibaliz izan da.

 

Iñigok bere esfortzu handia baloratu du: "Oso pozik nago egindako lanarekin, eta gauza handia da podiuma partekatzea Ibanekin, oso ondo dabilena, eta Julenekin. Aurtengo podiumaren argazkia gordeko dut. 2020ko Anboto Kilometro Bertikalean izan nahi dut".  

 

Ibai Ormaetxea Ezpeleta junior arrasatearrak meritu handiko 25. postua lortu du, 48 minutu eta 28 segundoko markarekin. Beste herrikide bat, Asier Murguzur Bolinaga 62. izan da.

 

Emakumeen kategorian, Andrea Garay Zarragak irabazi du 49 minutu eta 14 segundotan Anbotoko puntara igoz. 

 

Aipatzekoa da Iñigo Alzolaren hurrengo lasterketa Nafarroan izango dela, urriaren 26an, 21 kilometroko proba batean. Ondoren merezitako atsedena hartuko du, denboraldi bikaina egin ostean.

 

Erlazionatutako albistea:
"Anboton iazko garaipeneko markara hurbiltzen ahaleginduko naiz"
2019ko urriaren 3an argitaratutako albistea


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE