Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

ISEA-k eta SPRI-k “5G teknologiak eta erabilera praktikoak” jaurdunaldia antolatu dute

Azaroaren 7an, osteguna, burutuko da Arrasateko Garaia Parke Teknologikoko areto nagusian.

Testua: Mondraberri / 2019ko urriak 25, ostirala

 

 

ISEA-k eta SPRI-k “5G teknologiak eta erabilera praktikoak” jaurdunaldia burutuko dute hurrengo hilabetean gai ezberdinak jorratzeko helburuarekin. Data Azaroaren 7an kokatu dute eta Arrasateko Garaia Parke Teknologikoko areto nagusian izango da parte hartu nahi duten guztientzat.

Jardunaldia dohainik izango da, goizeko 9:00etan hasiko da eta 13: 00ak arte iraungo du. Jorratuko dituzten gaien artean Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren 5G Plan Nazionala, 5G azpiegiturak hedatzeko planak, 5Gren aplikazio praktikoak eta makinaz makina (M2M) komunikazio motak izango dira besteak beste.

Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da Euskadi-Innova webgunearen honako ataza hau erabiliaz: https://www.spri.eus/euskadinnova/es/enpresa-digitala/agenda/tecnologias-usos-practicos/15844.aspx


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE