Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Otsailaren 22an, ostirala, Arrasateko Ttakun txapalaparta taldeak antolatuta

Badator Txotxparta jaia, aurten 'Sagar Challenge' berritasunaz

Testua, kartela eta argazkiak / Ttakun Txalaparta Taldea / 2019ko otsailak 8, ostirala

 

 

Arrasateko Ttakun txapalaparta taldeak 5. Txotxparta jaia antolatu du otsailaren 22rako (ostirala) eta asmoa da iaz bezala 50 laguneko autobuskada sagardotegira joatea.


2018an 25. urteurrena ospatu ondoren 2019a ere ekimenez beteta etorriko da. Iturrieta sagardotegian afaria egingo dugu alboka, pandero eta txalapartaz girotuta.


 Prezioa 40 € da (Sagardotegira joateko eta etortzeko autobusa barne).  Izenematea Jai Zale tabernan egin daiteke otsailak 18a baino lehen.

 

Egitaraua

  • 19:00: Poteo animatua Jaizale tabernan hasita.
  • 20:30: Autobus irteera Garibai geltokitik.
  • 20:45: Poteoa Aramaion
  • 21:30: Afaria Iturrieta sagardotegian.
  • 00:00: Sagar Challenge.
  • 01:00: itzulera ordua.

Aurtengo berritasuna "Sagar Challenge" izango da, erronka eta umorez beteriko ekimena, beraz ez da sorpresarik faltako.

 

Gonbidatuta zaudete guztiok!

 (id: 4465671)


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE