Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Landaluze harategiak Gipuzkoako merkataritza enpresen “bitxia” lortu du
Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenak omendu dituzte. Debagoieneko merkatariek Landaluze harategia saritu dute, Gipuzkoako Bazkundeak sortu dituen 10 bitxiak kategoriaren barruan.

595 (id: 496329)

 

Mondraberri- 2013/11/29

 

XXI. Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien kategoria berria da 10 bitxiak. Kategoria honetan Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenak omentzen dira eta era honetan, lurralde osoko “bitxien” mapa sortuko dute Gipuzkoa osoan barrena. Oraingo edizio honetan, Gipuzkoako Bazkudea Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Dinamizaziorako Bulegoekin elkarlanean izan da eta atzo, egubakoitza, izan zen sari banaketa, Gipuzkoako Bazkundeko Arantzazu aretoan. Aurten, elikadura sektorean banatu dituzte sariak.

Bailara bakoitzeko merkatariek beraien eskualdeko merkataritza establezimenduen artean, prestigio edo bereizgarria den establezimendua aukeratu dute botoen bitartez. Hala, Debagoienean, Landaluze harategiak lortu du 10 bitxietako bat. Debagoiena, Urola garaia, Debabarrena, Bidasoa, Donostia, Donostialdea, Goierri, Oarsoaldea, Tolosaldea eta Urola-Kosta bailaratan bitxi bana banatu da eta Gipuzkoar Merkataritza Enpresa sari nagusia Tolosako GKo enpresa komertzialak irabazi du.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE