Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekain Zubizarreta eta beste 46 auzipetuen alde

"Euskal jendartearen bidean" irailaren 14ko manifestaziora dei egin da, epaiketaren aurka

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 5, osteguna

 

Ekain Zubizarreta Iribekanpos arrasatearraren eta beste 46 euskal herritarren aurkako epaiketa irailaren 16an hasiko da, 601 urteko kartzela zigorrari aurre eginda. 

 

Pertsona horiek epaitzeaz gain, "Euskal Herrian urte luzez saretutako jarduera politiko oso bat epaituko dute" agerraldiak gaitzetsi duenez.

 

Ordezkari lanak Oihana Jausoro eta Juanito Barberan arrasatearrek egin dituzte, Monterron parkean. 

 

Gogora ekarri dute auzipetuek "errepresioak eta espetxeak eragindako mina 'arintzeko' egin dutela lan urte luzetan. Aldarrikapen horiek indarrean daude oraindik:

 

"Kartzelaren, deserriaren eta deportazioaren ondorioek jarraitu egiten dute, eta sakabanaketa dela eta, espetxeetara itzulian jarraitzen dute hainbat senide eta lagunek".

 

Agerraldi jendetsuak exijitu du "gatazkaren ondorioak konpontzea eta min guztiak errekonozituak izatea, eta horretarako bermea gatazkaren jatorria konpontzea dela uste dugu".

 

Makroepaiketa hau "lekuz kanpo, garaiz kanpo eta euskal jendartearen bake eta justizia nahietatik kanpo dago". Horregatik "ez gaude prest atzera eraman nahi gaituen egoerarik onartzeko".

 

Azpimarratu dute "elkarbizitza, bakea eta justizia jendarte ororen altxor preziatua direla". Hala, "jendarte berri bat eraiki nahi dugu" hain zuzen "urteotan garatu ditugun baloreekiko eta eskubideekiko sentsibilitatean oinarrituta":

  • Norbanakoen giza eskubideetan
  • Eskubide kolektiboan
  • Elkartasunean
  • Enpatian
  • Elkar bizitzan

"Eraiki behar dugun etxera" egiteko "guztiok gara ezinbestekoak, guztiok bizi behar dugun etxea baita". Ekitaldi jendetsua ez da auzipetutako 47 pertsonengatik soilik aritu:

 

"Euskal Herrian bizi garen norbanako, eragile eta erakunde guziok osatzen dugun euskal jendarte zabal eta anitzak hartutako bidean aurrera egiten jarraitu dezan ari gara".

 

Bide horretan, bat egiten dute irailaren 14an 'Giza eskubideak, askatasuna, etorkizuna. Herrian' Bilboko manifestazioan parte hartzera. 

 

"Bihur dezagun iraganera eraman nahi gaituen epaiketa hau etorkizunereako ate. Irten bidera. Askatu dezagun etorkizuna, guztion erronka da". Autobus tiketak jada erosgai daude Iratin, Taupan eta Aretxabaletan. Arrasaten ekitaldi gehiago izango dira asteotan:

  • Irailaren 12an Elkartasun Dantza Saioa eramango da aurrera, arratsaldeko 7:00etatik aurrera, Alde Zaharreko kaleetan zehar.
  • Irailaren 16an, epaiketaren lehen egunean, elkarretaratzea egingo da Herriko plazan, arratsaldeko 7:00etan epaiketaren kontra. 

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE