Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskadiko Squash Txapelketa Musakolan
Urriaren 30 eta 31an

I.B.G. / 2009ko urriak 27, asteartea



AKE-Sguash taldeak Euskadiko Squash Txapelketa ospatuko du Musakolako polikiroldegian urriaren 30 eta 31an.  Txapelketak kategoria ezberdinak izango ditu:  Seniorrak, 19 eta 15 urte azpikoak.  

Parte hartzaileek federazio baimena eta asegurua izan behar dute derrigorrez, eta hori izan ezean txapelketako epailearekin hitz egin beharko dute, Alberto Ferreirorekin hain zuzen ere.  Atzo amaitu zen izena emateko epea, eta Iñaki Uribetxeberria antolatzaileak jakinarazi digunez 32 pertsonek eman dute izena.  

Lehenengo partiduak ostiralean jokatuko dira, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 22:00ak arte.  Zapatuan txapelketak aurrera jarraituko du, goizeko 9etan hasita.  Finalak bazkaldu ostean jokatuko dira, eta ondoren sari banaketa egingo dute.  

Aurkezpena bihar

Txapelketaren aurkezpen ofiziala bihar egingo dute, urriak 28, arratsaldeko 19:00etan.  Ekitaldia Garagartza auzoko Arteagan izango da, eta bertan Aukea eta Federazioko ordezkariekin batera, hainbat Squash jokalari egongo dira.    

Koadro nagusiko partiduek 5 joko izango dituzte, gainontzekoek berriz 3 edo 5, beti ere parte hartzaile kopuruaren arabera.  Tanto bakoitzak 11 puntu balioko du, eta ezin izango da zerbitzua berreskuratu.  

Partiduetako galtzaileek hurrengo norgehiagoka epaitu beharko dute, eta lehenengo fasean galtzen dutenek kontsolazio fasea jokatzeko aukera izango dute, horretarako euren izena eman beharko diote epaileari partidu ostean.  Gainontzeko arauak Espainiako Squash Federazioarenak izango dira.  

 

 

590 (id: 470347)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE