Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Labanarekin mehatxatu eta gazte bat kolpatu du

21 urteko gizon bat atxilotu dute ustez lesioak eragiteagatik

Goizeko 10:00 aldera Maalako atari batetik gizonezko bat labana batekin kalera atera da. Ustezko erasoen ondorioz Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira.

595.Erasoa.Maalan (id: 6489378)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 13, ostirala 

 

Gertaera gaur goizeko 10:05 aldera izan da Maalako orubetik hurbil. Orduan, gizonezko bat atari batetik labana batekin atera da, eta bertatik igarotzen ari zen gazte bat mehatxatu du. Badirudi zor ekonomiko baten ondorioz mehatxatu duela. 

 

Gaztea lagun batekin zihoan eta laguna erdian jarri da. Ustezko erasotzaileak kolpe bat eman dio eta zauri txiki bat eragin dio. Ertzaintzak azaldu berri digu ez dela beharrezkoa izan osasun zerbitzuei dei egitea.

 

Poliziak ustezko erasotzailea atxilotu du, 21 urteko arrasatear bat, lesio-delituagatik.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE