Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan

Uruguayko Motosierra taldeak kontzertua eskainiko du Gaztetxean

High-energy eta punk-rock talde ezagunena eta eroena da, eta dagoeneko taldearen zuzenekoek Hegoamerikan izen handia hartu dute.

 (id: 4223507)Testua: Kooltur Ostegunak. Argazkia eta bideoa: Motosierra. 2019ko urriak 15, asteartea.

Ostegun honetan, urriak 17, Motosierra taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Motosierra Uruguayko high-energy eta punk-rock talde ezagunena eta eroena da, eta dagoeneko taldearen zuzenekoek Hegoamerikan izen handia hartu dute.

1999an Turbonegroren zale amorratu batzuek sortu zuten taldea; eta ordutik lau disko luze kaleratu eta ehunka kontzertu egin dituzte Hegoamerikan eta Europan barrena agertokian guztia emanez. 

 

Topikoa badirudi ere, beraien musika eskaintzak erraz gogora ekartzen ditu Stooges, Turbonegro, New York Dolls eta familiakoak. Adi taldearen zuzenekoari!

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE