Erakusketa irailaren 8an inauguratuko da, asteazkena, eta 10era arte egongo da zabalik. Egitasmoaren aurkezpena gaur egin dute Debagoieneko Mankomunitatean, eta bertan Mikel Orobengoa, Koldo Azkoitia eta Angel Etxabe izan dira.
INEM-eko ordezkariek azpimarratzen dute langabezia-txartela berritzearen garrantzia. Bestalde, euren aurreikuspenen arabera Lan Erreformak “ez du eragin nabarmenik izango Arrasateko egunerokotasunean”.
Mondraberri, 2009ko urriaren 25a
Webgunearen bertsio berria ezarri zenetik, 'Arrasateko Ataria'ren ohiartzuna eta eragina etengabe ari da handitzen eta zabaltzen, aurreikuspen hoberenak ere behin eta berriz gaindituz. Hala erakusten du Google Analytics-ek azken txostenak (2009ko irailak 23 - urriak 23, hilabeteari dagokiona) eman dituen datuen azterketak ere.
Hauek dira datu esanguratsuenak:
Hilabetean ikusitako orrialdeak: 286.407
Iaz, epe berdinean: 155.648
(+ % 84,01)
Izandako bisitak: 37.451
Iaz, epe berdinean: 21.824
(+ % 71,60)
Webgunearen erabiltzaile bakarrak: 9.240
Iaz, epe berdinean: 5.469
(+ % 68,95)
Bisita bakoitzean ikusitako orrialde kopurua: 7, 65
Iaz, epe berdinean: 7,13
(+ % 7,23)
Eguneko 1.400 bisita, bataz beste
Egunero, bataz beste, 1.400 bisita jasotzen ditu Mondraberrik 900 erabiltzaile desberdinek eginak. Ikusten diren orrialdeak, berriz, egunero, 10.600 inguru izaten dira.
Aste bateko datuak
Aste bateko epea erreferentzia hartuz, hauxe da emaitza: ia 3.000 erabiltzaile desberdinek 8.800 bisita egiten dute, 67.000 orrialde ikusteko.
Astelehenetan gehien
Lanegunei dagokionez, astelehena da egunik oparoena (1.540 bisita, bataz beste) eta ostirala apalena (1.300 bisita). Asteburuetan bisita kopurua erdira-edo jaisten da (655 larunbatetan eta 745 igandetan).
Egunik oparoenak
Neurtutako epean (Irailak 23 / Urriak 23) erabilpen gehien izan duten egunak hauek izan dira:
Irailak 28, astelehena 1.703 bisita 1.004 erabiltzaile 15.793 orrialde ikusiak
Urriak 5, astelehena 1.853 bisita 1.115 erabiltzaile 16.922 orrialde ikusiak
Urriak 20, asteartea 1.679 bisita 1.075 erabiltzaile 11.150 orrialde ikusiak
Urriak 23, ostirala 1.792 bisita 1.106 erabiltzaile 13.031 orrialde ikusiak
1.500 bisita eguneko, gabonak baino lehen
Erritmo honi jarraituz, gabonak baino lehen, eguneroko muga hauek (1.500 bisita, 1.000 erabiltzaile eta 12.000 orrialde ikusita) gaindituko dira, webgunearen arduradunen ustez.
Bisiten % 4,38 atzerritik egiten dira
Azkenik, kuriositate gisa, aipagarria da bisitak atzerriko 60 herrialdetatik egin direla:
Zenbat? Bisiten % 4,38, 37.451-tik 1.641, hain zuzen.
Nondik? Hona hemen kopuruaren araberako ordenean adierazita: Ameriketako Estatu Batuak (198), Erresuma Batua (179), Frantzia ((154), Txekia (137), Suitza (130), Danimarka (108), Irlanda (106), Mexiko (91), Italia (88), Finlandia (76), Alemania (74), Txina (62), Belgika (61), Australia (37), …. gainontzekoak (140)