Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txiste bat kontatzea eskatu diegu herritarrei

Bota txiste bat! ;)

Aida Martinez, Mikel Zatika, Felix Solano, Ana Garcia eta bere lagunek gaurko inkestan parte hartu dute.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2014ko azaroak 5, asteazkena

 

Ondorengo lagunek egun euritsu eta hotz honetan txiste bat kontatzera animatu dira. Aupa zuek!

 

 

250.Inkest.Txiste.Ana-lagunak (id: 4338219)

Ane Garcia eta lagunak:

 

Txingurritxo bat pozarren doa neskatila baten eskuan zehar ibiltzen, eta neskatilak galdetzen dio:

- Nora zoaz hain pozik txingurritxo?
- Nire amamaren etxera noa, oso pozik
- Ah bai eh? Ba ez zara joango – eta atzamarrarekin zapaldu du... 

 

 

150.Inkest.Txiste.Felix (id: 4359222)

Felix Solano:

 

Jesukristo gurutzean iltzaturik dago, erromatarrak inguruan dituela. Halako batean burua altxatu du, eta Pedrori dei egin dio:

- Pedro, lagun, etorri hona

- Baina Jauna… erromatarrak ez didate utziko

- Etorri, baina

Pedro saiatu saiatu da, baina erromatarrek jipoi galanta eman diote. Jesukristok, baina, berriro Pedrori:

- Pedro, lagun, etorri hona

- Baina Jauna… erromatarrek esan didate berriro saiatzen banaiz akabatuko nautela…

- Etor zaitez, baina

Gure Pedro berriro ahalegindu da erromatarren artetik igarotzen, eta nola edo hala lortu du azkenik.

 

Jesukristo dagoen tokira igo da majo kostata, eta galdetu dio:

- Zer gauza garrantzitsu esan nahi didazu Jauna?

- Bueno beste barik – komentatu dio Jesukristok interes gutxiko ahotsarekin – komentatu nahi nizun bakarrik hemendik nire etxea ikusten dela…

- …


 

250.Inkest.Txiste.Aida-Mikel (id: 4378240)

Aida Martinez eta Mikel Zatika:

 

Pijo bat oihanetik doa eta halako batean krokodilo bat ikusi du. Izututa, pijoak zera bota du:

- ¡Un lacoste! ¡Un lacoste!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE