Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Azaroaren 6an, Kulturaten.
Eneko Barberenak 'Afrikanerrak' liburua aurkeztuko du
Elkarrek argitaratua eta 2018ko Ondarroako Udaleku Agustin Zubikarai bekaren irabazlea da.

 (id: 4189023)Testua: Mondraberri. Argazkia: 111Akademia. Portada: Elkar. 2019ko urriak 24, osteguna.

 

Azaroaren 6an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, Eneko Barberenak 'Afrikanerrak'  liburua aurkeztuko du. Elkarrek argitaratua eta 2018ko Ondarroako Udaleku Agustin Zubikarai bekaren irabazlea da.

 

Sinopsia

 

Gerra, apenas nabari den Arrasateko kaleetan. Hori da akaso atzeguardiaren berezitasuna, frontetik urrun bizitzak aurrera egiten duela, kontzientzia-erruduntasunaren eta eguneroko errutinaren arteko nahasketa arinean bada ere. Hona odol zipriztinak urardoturik iristen zaizkigu. Telebistan bai, han hitz egiten digute gerraz, hitz larri eta pisutsuz. Batik bat Europar Batzordeak legez behartu zuenetik komunikabide publiko guztien albistegiek hasiera komuna izan behar zutela: europarra.

 

Etorkizun hurbil batean, Europar Batasuneko tropek Afrikako iparraldea hartu dute, migrazio ilegala kontrolatzeko asmoz. Armadan izena emateko nahiko gazterik ez, eta zozketa bidez hornitu beharko dira Magreben gure zibilizazioaren balioak zainduko dituzten euskal konpainiak.

 

Handik aski urrun, lanaren eta ezkon-bizitzaren errutinan katigaturik bizi dira Eider eta Aitor: herriko liburutegiko langilea da bata, Gasteizen eskola publiko bateko zuzendaria bestea, biak ere funtzionarioak eta seme txiki baten gurasoak.

 

Distopien tradizio luzea geure alearekin aberastuz, geroaren deskribaketa aseptikoaren itxurapean egungo gizarteari zuzentzen dio Barberenak begirada zorrotza, sarritan umoretsu eta beste askotan gupidagabea, prospektiba-ariketa burutsu bezain kitzikagarrian hainbat gai eta arlo maiseatuz: kultura, komunikabideak, industria, aisia, kontsumoa, eskola, politika, migrazioa, aberria, gerra…

 

 (id: 4208771)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE