Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Besaide Mendizale Elkarteak antolaturik

Domekan AibA! martxa hasi aurretik izena eman ahalko da

Denera 500 mendizalek parte hartu ahalko dute, eta izena emateko azken aukera goizeko 6:30ean irekiko da. Martxa 7:00etan abiatu egingo da, mendiaz eta konpainiaz gozatzeko asmoz.

595.Aiba.Mendi.Martxa (id: 4977811)


Testua: mondraberri.eus / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko ekainak 6, osteguna

 

Badator AibA! mendi martxa (Aramaio Ibarrari Bira Arrasatetik) Besaide Mendizale Elkarteak antolaturik, bi urtero legez.


Apirilaren 8an ireki zen aurretiko izen-ematea kirolprobak.com webgunean, eta maiatzaren 30ean itxi zen.

 

Halere, oraindik bada izena emateko aukera: domeka honetan goizeko 6:30ean izen-ematea berriro irekiko da, Biteri plazan bertan. Ordu erdi geroago, enparantza beretik mendizaleak martxan jarriko dira. 


Gehienez 500 mendizalek parte hartu ahalko dute, eta federatuentzako prezioa 15 eurokoa da, ez-federatuentzat 20 eurokoa. Ohi denez, parte-hartzaileek bi ibilbide dituzte aukeran:

  • Mari ibilbidea: 41 kilometro (Udalatx eta Anbotora igotzen da)
  • Azpiko ibilbidea: 34 kilometro (Udalatx eta Anbotora igo barik)

Bi ibilbideen igoera metatuak, hurrenez hurren, 2.937 eta 2.134 metrokoak dira. Ibilbidea Biteri plazan bertan amaituko da. Dutxak erabili ahalko dira Uarkape pilotalekuan. 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE