Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua eta argazkiak: Besaide elkartea]

Picos de Europan gozatu dute Besaide elkarteko 25 lagunek

Testua eta argazkiak: Besaide Mendi Elkartea / 2019ko irailak 23, astelehena 

 

Zapatuan, goizeko 6etan autobusa hartu eta Leongo Posada de Valdeón (927 m) herrira abiatu ginen 25 laguneko taldetxoa. Han hasi genuen mendi ibilaldia eta Collado Jermosoko mendi-aterpera (2.062 metro) joan ginen. Eguraldiak ez zigun larregi lagundu, baina ondo iritsi ginen gure helmugara. Bapo afaldu, lo egin eta gosaria jan ondoren, domeka goizean ekin genion berriro mendi-ibilbideari.  Collado Jermosotik Fuente Déra (1.094 metro) joan ginen eta bidean Pico de la Padiornako (2.319 metro) gailurra zapaldu genuen, eguraldi onak lagunduta. Asteburu bikaina pasa genuen.

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE