Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Margari Gorrotxategi eta Lorea Villar

"Adinean aurrera egin arren, gizarte aktiboan parte izan nahi dugu"

Bi arrasatear hauek Aquarius Beken finalera sailkatzea lortu dute, Sasoibide proiektuaren bitartez. Proiektu hau "osasun osoaren garapenerako, astean behin ibilbide ezberdinak egitean" datza.
595.Sasoibide.Margari.Lorea.AQUARIUS (id: 4164530)

Argazkia: Aquarius / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko ekainak 27, astelehena
 
Arrasateko bi lagunek (Margari Gorrotxategi eta Lorea Villar) Aquarius Beketako finalera iristea lortu berri dute.

Beka hauek 60 urtetik gorako pertsonei zuzendurik daude, eta lehenbizikoak dira estatu espainiarrean.

Bi arrasatearrek, beste lau finalistek bezala, 2.000 eurona jasoko dituzte euren proiektuak martxan jartzeko.

Hortaz gain, formakuntza eta aholkularitza jasoko dituzte bost ekintzaile gazterengandik, euren ideiak hobeto garatzeko asmoz. Margari eta Loreari Pablo Ruibar ekintzaile arrakastatsuarekin trebatzea egokitu zaie.
 
Sasoibide proiektuaz gehiago jakin guran, bi emakumeekin elkarrizketa egin dugu eta ondorengoa duzue emaitza:

- Zelan piztu zen egitasmoa sortzeko ideia?
 
2017an Bizi Poz ikastaroa egin genuenean, bertan sortu genituen zenbait proiektu eta, II Aquarius - Ashoka Beken deialdia egin zenean, ikastaroa antolatu zuten Eider eta Beak, gure proiektuak aurkeztera animatu gintuzten, guztira hiru bidali genuituen.

- Zertan datza Sasoibide egitasmoak?
 
Astean behin ibilbide ezberdinak egitea osasun osoaren garapenerako.

- Zein onura eskaintzen die Arrasateko hiritarrei?
 
Ibilbide horien bitartez, osasun esparru ezberdinak lantzeaz gain, harreman sarea zabaltzeko aukerak eta, Arrasate zein inguruko altxorrak ezagutzeko bidea eskeintzea.

- Horrelako egitasmoak garrantzitsuak dira, areago kontuan hartuta Arrasateko eta oro har euskal gizartea bataz besteko adinean gero eta gorago baitoa?
 
Adinean aurrera egin arren, gizarte aktiboan parte izan nahi dugu, beste askok bezala, eta gai ikusten gara proiektu berriak aurrera ateratzeko ilusio eta indarrez.

- Zelan baloratzen duzue Pablo Ruibalen ekarpena?
 
Ekintzaile gaztea da, bere enpresa sortu du eta arrakastaz garatzen ari den heinean, gure proiektuarentzat bultzada esanguratsua izango delakoan gaude. Horrez gain, jasotzen ari garen formazioa ere, esparru berrietan sartzeko aukera eskeintzen digu eta, Sasoibide gauzatzerakoan guztiak lagungarriak suertatuko zaizkigu.

- Finala irabaziz gero, zein izango lirateke ondorengo urratsak?
 
Batetik, Sasoibide proiektua garatzeko urte osoko tutoretza izango dugu. Bestetik,  instituzioetan zein elkarteetan egin beharreko gestioetan bidea erraztuko digula espero dugu, ondorioz gure egitasmoa arrakastaz gauzatzeko bultzada esanguratsua suposatuko du.

- Zerbait gehitu nahi baduzue, edo erantzundakotik zerbait azpimarratu, aurrera, zuena da hitza
 
Lehenik eta behin, eskertu nahi diogu Bizi Poz ikastaroa jasotzeko aukera eman digun udalaren ekimenari, ikastaro horretan arlo teorikoa lantzeaz gain proiektua sortzera bultzatu gaituelako. Sortutako hiru proiektuak gauzatu egin dira edo bidean daude eta, ekintzailetasuna indartzen lagundu dute. Ikastaroko gidak diren Bea eta Eiderrek sustatzaile bikainak direla ere, baieztatu dezakegu.
 
Guretzako  hauek, oso egun politak izaten ari dira, proiektuan sakondu edo aukera gehiago ikusten dizkiogu, ilusioz beteta gaude eta, beste askoren laguntzarekin Sasoibide gauzatuko dugu, horrela guztiontzak aukera polita izango dela sinesten baitugu.
 
Eta bukatzeko, Ikastaroak, Ekintzaile Nagusientzat lehiaketak, bekak eta antzeko ekimenak, lanari utzi ondoren gauden kolektiboari ahalduntzeko, agerian jartzeko eta baloratzeko baliagarriak direla adierazi nahi dugu.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE