Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Interkooperazioa
'SZukaldatzen Lab' ekimena aurkeztu da Garaia Parke Teknologikoan
“Gipuzkoako egosketa industriako enpresen elkarlaneko berrikuntza laborategia” da SZukaldatzen LAB ekimena.

Testua eta argazkiak: TULankide / 2019ko martxoak 13, asteazkena

 

Proiektuan parte hartzen ari diren enpresetako ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ekonomia sustapeneko diputatua den Ainhoa Aizpuru Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan ACEDEk duen Innobazio Garajean elkartu ziren pasa den astean egitasmoa aurkezteko.

Copreci, Eika, Embega, Fagor Elektronika, Orkli, Sareteknika, Silam, Centro Stirling, Alza, Saiolan eta Acede Etxeko Klusterra ari dira elkarren arteko lankidetza sustatzen proiektu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko sailaren babesarekin.

 

 (id: 4119495)

 

Gastronomia arloko plataforma berria

 

Plataforma kolaboratibo honetan aurrez aurreko saioak zein saio ez presentzailak eramaten dira aurrera eta hiru arloren inguruan konpartitzen ari dira ezagutza (inteligentzia kolektiboa): Sukaldeko mundu mailako merkatuaren behaketa, sukaldeko joeren monitorizazioa bezero eta eragile ezberdinekin, eta sukalde eremuko soluzio digital berrien garapena.

 

Horretaz gain, Gipuzkoako sukalde industriaren inguruan dauden sektore ekonomiko ezberdinen artean ezagutza, esperientzia eta teknologia integratzen duten lan prozesuak sortu dira. Horrek soluzio berriak identifikatzera eraman du, merkatu aukera ezberdinekin eta patente berriak lortzeko bidean.

 

Aurkezpen ekitaldian, pasa den astean egindakoa, Ainhoa Aizpuruk aipatu du, “aldundiak ezarritako apustu estrategikoetan gastronomiari zuzenduta dagoena garrantzitsuenetakoa dela eta arlo horretan Gipuzkoan indargune batzuk identifikatu zirela”. Bestalde, ACEDEko zuzendaria den Xabier Gorritxategik adierazi du, ekimen honen helburua “enpresa ezberdinen arteko elkarlanaren bitartez, zerbait berria sortzea izan dela”. Azkenik, Mondragon Componenteseko berrikuntza zuzendaria den Javier Arancetak, “ekimen honetan parte hartzeak beste enpresa batzuekin harremanak sortzea ahalbidetu diela azpimarratu du”.

 

 (id: 4094358)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE