Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aritz, Jabo, Bixkek,... 7. diskoa egin dute

Numen taldeak orro egin du: 'Iluntasuna besarkatu nuen betiko'

Arrasateko euskal black metal taldearen oihartzunak aurrera jarraitzen du, eta aurkezpen bideoklipa honezkero ikus-entzungai duzue.

Bideoklipa: Numen / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 23, astelehena

 

 

Numen-en orroaren oihartzuna ozenago entzuten da, Euskal Herriko black metal taldeak disko berri batekin baitator: 'Iluntasuna besarkatu nuen betiko'.

 

1997an sortu zuten taldea Arrasaten, eta orduko lagun batzuek taldean jarraitzen dute. Gaur egun taldea osatzen dute: 

  • Ahotsa: Aritz
  • Kitarra: Jabo
  • Kitarra: Xabi
  • Teklatuak eta intziriak: Eöl
  • Baxua eta alboka: Lander
  • Bateria: Eihar

Disko berria iragartzeko 'Lautada Izoztuetan' abestiaren bideoklipa egin dute, eta honezkero sare sozialetan ikus-entzungai duzue. 

 

Bideoklipean arrasatear batzuek parte hartu dute, besteak beste, Agurtzane Telleriak 'Mari' jainkosaren papera egiten eta Iago Cascon taldeko argiztapenaren arduraduna.

 

Gainera, Arrasateren lagun zahar bat, Ibon Toledo, bideokliparen zuzendaritzaz, argazkiaz eta edizioaz arduratu da. Diskoa ostiral honetan aurkeztuko dute.

 

Wikipediak azaltzen duenez, 1997an Arrasaten sorturiko extreme music taldea da. Black metal eta folkaren nahasketa egiten dute. Hala, euskal mitologiaz, tradizioaz eta legendaz jarduten dute beren hitzek, kristautasunaren aurkako joera garbiarekin.

1999an bost abestik osaturiko diska grabatu zuten, "Haize sorginduen intziriak" izenarekin. 2001an "Galdutako itxaropenaren eresia" atera zen, are extreme eta ilunagoa. 2003an "... jarrai beza kondairak" egin zuten "Haize sorginduen intziriak" diskako abestiekin eta 4 kanta berrirekin.

 

Urtebete geroago "Basoaren semeak" atera zen black metal gehiago eta folk zertxobait gutxiagorekin. 2007an 10. urteurrena zela eta, "Numen" izenez atera zuten diska berria. 

 

Beren hitzek ez dutela ez ideologia ez beste ezerekiko konpromezurik behin eta berriro berretsi dute. Mikel Laboa eta Benito Lertxundirengan oinarriak ere badituzte, eta noski Satiricon, Emperor, Immortal, Enslaved, Iron Maiden, Metallica, Disgorge, Ziklon-B...


Azpimarratzekoa da balorazio oso onak izan dituztela kritikaren aldetik, espainiar estatuko black metal talde onenetakotzat hartzeraino.  

 

Taldeak 5 urteko parentesi bat egin zuen, eta iaz isiltasuna apurtu zuen zuzeneko batekin. Aurten orroa ozenagoa da, zazpigarren diskoaren oihartzuna iritsi delako, hona hemen horren froga, bideoklip berria: 

 

Numen Facebooken 

 

Erlazionatutako albistea: 

Numen eszenatokietara itzuliko da, Parisko La Machine du Mouline Rouge areto entzutetsuan

2011ko urtarrilaren 12an argitaratutako albistea  

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE