Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Herriko plaza realzalez bete da

Talde eta zale txuri-urdinek kopako garaipena ospatu dute

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 16, osteguna

 

Talde txuri-urdina herririk herri dabil, eta gaur eguerdian geldialdia egin du Arrasaten. Ordurako adin askotako zaletuak Herriko plazan bildurik zeuden, batez ere neskatila-mutikoak, euren heroien zain.

 

Jokalariak eta taldekideak udaletxera sartu dira ia zuzenean, eta Udalaren aldetik zorion beroak jaso dituzte. Udalak eta klubak elkarri opari bana egin dizkiote.

 

Gainera, Mondrak opari bat egin dio Realeko Oihana atezainari, talde zuri-morean jokatutako atezaina. Erregalua Garazi Nogueirasek eman dio. Ondoren balkoira irten dira, zaleei kopa eskaini diete, eta beraiekin kantuan eta poztasun oihuak bota dituzte. Neska-mutiko ugarik Nahikariri eskatu diote taldetik joan ez dadila.

 

Ekitaldia amaitzean, haur ugari udaletxeko sarreran zeuden, autografo bat lortu guran, baina taldekide ugari zuzenean autobuserantz joan dira, beste herri batzuetan ere esperoan zituzten.

 

Albistea osatzen gabiltza 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE