Erakusketa irailaren 8an inauguratuko da, asteazkena, eta 10era arte egongo da zabalik. Egitasmoaren aurkezpena gaur egin dute Debagoieneko Mankomunitatean, eta bertan Mikel Orobengoa, Koldo Azkoitia eta Angel Etxabe izan dira.
INEM-eko ordezkariek azpimarratzen dute langabezia-txartela berritzearen garrantzia. Bestalde, euren aurreikuspenen arabera Lan Erreformak “ez du eragin nabarmenik izango Arrasateko egunerokotasunean”.
Gaur jarri dira saltzen La Corte de Faraón zarzuelarako sarrerak, baina oraingoz bakarrik Arrasate Musikaleko bazkideentzat.
Mondraberri / 2009ko urriak 26, astelehena
Sarrerak 16:30ean jarri dira saltzen Arrasate Musikalen, eta ordu horretarako hainbat pertsonak ilara egiten zuen musika-eskolako kanpoaldean, txartelak lortu guran.
Aurreikuspenen arabera, sarrerak salgai egongo dira gaur, bihar eta etzi. Arratsaldeko 16:30etik 19:30era.
Azken urteetan bezala, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa zarzuelako hirugarren emanaldirako banatzen dabil sarrerak, Arrasate Musikaleko bazkideen artean. Hau da, azaroaren 27ko emanaldirako.
Sarrera bakoitza 14 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 17 eurokoa besteentzat. Bazkide bakoitzak 4 sarrera eros ahal izango ditu.