Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Herri eta nazio mailetako ordezkariekin

EHEk ponentzia aurkeztu du "2 belaunalditan Euskal Herria euskalduntzeko"

595.EHE.Ponentzia.Aurkezpena.Aurkezpena (id: 5144027)


Argazkiak eta bideoa: Hasier Larrea / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2017ko martxoak 18, zapatua

 

Euskaraz Bizi Eguna du gaurkoan Arrasatek, eta ekitaldi garrantzitsuenetako bat Kulturaten egin da:


EHEk 'Izan, egin, eragin' barne-hausnarketa prozesuaren emaitzak jendaurrean aurkeztu ditu.


Maider Azkarraga-urizar Arana militante arrasatearrak egin ditu aurkezpen lanak.

 

595.EHE.Ponentzia.Aurkezpena.Txalo (id: 5293440)


Ondoren, Paul Bilbao Sarriak, Kontseiluko idazkari nagusiak, gogoeta prozesua "aberatsa, interesgarria" bezala definitu du.


"Berrikuntza asko ditu baina EHEren estrategiaren esentzia eta markari". Kontseiluko ordezkariak azpimarratu du "euskara agenda politikoaren erdian" jartzearen beharra, baita "politika ausartagoen" beharra ere.


Aurrera begira, Kontseilutik "espero dugu EHEk orain arte bezala pasioz, determinazioz,... jarraitzea".


Ondoren, EHEko bi kide oholtzara igo dira, eta EHEren ibilbideari gainbegiratua eman diote:


Bide gazi-gozoa izan da, baina betiere "kolektibo eskuzabal" bezala jokatuz. Beren nahia "euskaraz bizitzea da inor gutxietsi barik, baina ezta inork gu gutxietsiz ere".


Azpimarratu dutenez, "milaka hizkuntza gutxituetatik oso gutxik lortu dute putzutik irten eta euskararen egungo egoera lortu".

 

595.EHE.Ponentzia.Aurkezpena.3belaunaldi (id: 5037775)


Islatu dutenez, "borondatean oinarritutako paradigmak bere goia jo du". Ondorioz, neurri batean "erabaki politikoek berreskuratuko dute".


Ekitaldian zehar mezu baikorrak jendarteratu dira, adibidez "bi belaunalditan Euskal Herri euskalduna lortu dugula".


Oholtzara 3 belaunaldi igo dira, eta horietako bat Xabier Zubizarreta 'Txiron'ek ordezkatu du.


Bere haurtzaroko euskararen egoera azaldu du, baita "nire buruari euskara berreskuratuko nuela zin egin nion" eguna.

 

595.EHE.Ponentzia.Aurkezpena (id: 4959641)

Garai hartan, diktadurapean euskalduntzeari ekin zioten "ezina ekinez egina".
1979an Euskal Herrian Euskaraz aurkeztu zen jendaurrean, eta Iraia Elorza arrasatearrak azken hamarkadetako lorpenak aipatu ditu, besteak beste:


AED, 'Arrasate Press', 'Egunkaria', tokiko hedabideak, lan-mundua euskalduntzeko plana,...


Hala ere, oraindik "nire haurraren pediatra euskalduna izateko borrokatu behar izan dut anbulatorioko zuzendariarekin".


Ekitaldian ere abesteko aukera izan da, eta bertaratutakoek elkarrekin "Euskal Herrian Euskaraz" eta "Guk euskaraz" abestu dute.

 

Azkenik bertaratutako lagunek talde argazkia egin dute ponentzia berria eusten ari zirela.

 

EHE Twitterren


Galeria de fotos

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE